6:45 ARGI HASTEA
Elizaldian – urririk
JORDI CASSAGNE SOIR FOSSILE, violone solo
« Soir Fossile », bakarkazko ahots bat isiltasunetik jalgitzen da, violone-ak emeki emeki bere hostoak zabaltzen ditu… zintzilitako denbora hortan, bere kantua zuhaitzen memoria milenariori oda bat da.
Lehengo musiketan murgilduta edo batbateko musiken eta jazz aren arteko alkimiaren mugimenduan sartuz, Jordi Cassagnen ibilbidea bide horiekin eraikitzen da, xendera berezia zaiona bilakatuz. Violonearen soinu zur-bero eta sakonak, biola ganben familiaren contrabaxua dena, bakarkako erreprtorio bat inspiratzen dio : orduan, iluna argitzen da airatze melodiatsuetan.
15:00 SOLASALDI - IKUSGARRIA
Hôtel du Chênean – urririk
« Nola eta zertako sorkuntza artistikoa sortzen da » Jean Christian Irigoyen, Jen Bonn, Itxaro Borda eta Beñat Achiaryrekin
18:00 MADDI OIHENART & JEREMIE GARAT
Elizan
Maddi Oihenart : kantua
Jeremie Garat : gitarrak, txeloa…
Maddi Oihenart bere belaunaldiko kantarixa xiberotarrenetan haundienetariko bat da. Betiko kantuak kantatzen ditu, bere arbasoek transmititutakoak, baina iturri bat bezala kantu berriak asmatzen ditu, bereziki Itxaro Bordaren olerkien inguruan.
Bere gitarrekin, bere txeloarekin bai eta ere ttunttunarekin… Jérémie Garat, Sohütako musikari gazte horrek, Maddi Oihenartekin batera Doi diska du asmatu, ildokatu. Berak du Maddiren botza azkartzen, argitzen, espazioan idekitzen, bere sensibilitate hunkigarri guziarekin.
Bikote horretan, bi musikariak ohizko eremuetan eta olerki garaikideen artean ibiltzen dira, indartsu edo eztiki, eta entzulean kantarixaren timbro hain berezian abandonatzen da.
19:00 MEMORIAREN BONBOA GEREZIEN DENBORAN
Atharrin
Gure sorkuntzaren izena da… danborrak eta ahotsak elgarrekin gonbidatzen dituen izena. Nortasun haundi eta desberdinezko artistak batzen ditugu… eta horrek sorpresa haundiak sortaraziko ditu dudarik gabe ! Sorpresak beraz, gure esperantza ederreak baino ederragoak, Itxaro Bordaren olerkien inguruan!
Gonbidatuak dira :
Itxaro Borda olerkaria, bere hautzaroko Amikuzeko errekek, bai eta eta Greziakoek, eta mundu zabalaleko olerkariekin dituen elkarrizketa bukaezinek elikatzen duten ele engaiatuarekin, botz eztiz eramanik.
Beñat Achiary : kantari, inprobisalari, kantu sustraitu eta aske.
Joseba Irazoki : gitarista eta kantari, exploratzaile artistiko neka ezina.
Oihan Oliarj-Ines : gitarrapalari multi-instrumentista, bere ikerketek eta izaerak gonbidatu ez-ikusia egiten dute !
Julen Achiary : afrikako danborrak odolan, Kaukasekoak ere, hats haundiko baterista, kantari zoragarria.
21:00 KONTZERTUAK ETA DANTZA ATHARRIN
KIMU TXALAPARTA
Haiek diote :
“KIMU BERRIAK ikuskizunean txalapartak izandako garapenaren barna bidaia egiten dugu. Aurreko mendeko 60. hamarkadan bizirik zirauten forma zaharretatik hasita eta garaiko konposizio konplexuetara iritsi arte. Egurrak, harriak, silestoneak eta burnia soinu-iturri bezala erabiliz, erritmo, armonía eta doinu desberdinak nahastuko ditugu.
Ikuslea unkituko da oholtzara daramagun erakustaldi musikalarekin. Saio zahar eta gureak diren konposizioak ikusiko ditu. Zurezko oholek sortutako oinarri erritmiko indartsuak eta gure harrien melodía eta armonía gardenak Soinu Mundu Magikora garraiatuko du.
KIMU BERRIAK orain arte egin dugun ikuskizun landuena duzue.
Taularatze indartsua! Garraiatuko zaituen bertako soinu eta musika!”
Sergio Lamuedra & Txomin Dhers : Txalaparta
BILAKA : BASAIDE
Eneko Gil
koregrafia
Paula Olaz
konposizioa
Dantzariak : Arthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga Capdequi, Oihan Indart Salbide, Aimar Odriozola
Jauntziak : Xabier Mujika
OLD SCHOOL FUNKY FAMILY
Saxofoi Soprano : Paul-Antoine Roubet
Saxofoi Alto : Illyes Ferfera
Saxofoi Ténor : David Mimey
Saxofoi Baryton : Julius Buro
Teklatuak : Arthur Guyard
Gitarra : Joël Riffard
Subasofonoa : Pierre Latute
Bateria : Jérôme Martineau-Ricotti
Duela 16 urte Old School Funky Family sortu zutela… eta geroztik, 300 kontzertu baino gehiago eginik, 4 almbum argitaraturik, eta beti, haien groovaren ereintzearen nahi kartsua, Frantziako, eta Europako eszenetan !
Erritmika izugarri (subasofono, bateria, gitarra, telkatuak) batekin eta zeruan gora dabiltzan saxofoi laukote (soprano, alto, tenor, baritono), zortzikoteak sorkuntzan eta konposizioan geroz eta gehiago murgildua den ardatz artistiko bat ontu du.
OSSF-ek influentzia desberdinak batzen ditu : Maceo Parker, Roy Hargrove, Vilfpeck (funk) edo Fela Futi (afro beat)… OSFF en mundu bitxiak estiloak nahasten eta itzulipurdikatzen ditu, ahantzi gabe bere orkestrazio bereziaren tinbreak ohoratzea.
Musika pindartsu eta erritmikoa da, arregloak zizeldu eta ausartak, hori dena lizeo denborako lagun horien adiskidetasun eta konplizitatearen eragin eder baten emaitza : giro lasaian.
Haien lema : « musika serioski jo, zure burua serioski hartu gabe ».
23:30 PETITES PLANETES ITSASUN II
Atharrin
« Petites Planètes » en « Live Cinema », zuzenean montatua den zinema, zuzenezko musika, dantza… nahasten, elkartzen dituen performantzia bakana da. Guneen eta uneen arabera besti desberdina da, eta bi ardatz eramaiten ditu : sakratuarekiko dugun erlazio garaikidea, eta zeremonia berrien asmakuntza.
Performantzia guziak, « Petites Planètes » bildumaren irudi eta soinu grabaketatik oinarritzen den konbinazioa dira. 21. mendeko etnografia experimentala, munduan zehar grabatutako 800 filmek osatzen dutena. Georgiako kantu polifoniko batetik Etiopiako otoitz ortodoxo batera, Indonsesiako transe batetik Amazoniako kantu sakratu batera, Frantziako praktika neo-xamaniko batzuetatik erritu sufi batzuetara, arrats bakoitzan, ikusgarria bakana da, unerako sortua, ikusle, gune, eta erritu artistikoaren arabera… Ikusgarri guziak aldi baoitzan ber-asmatutako sorkuntzak dira gune bakoitzarentzat, bertako artistak gomitaturik. Itsasun ere horrela izanen da !