17:00 ELIZALDIAN, ESTRENALDIA
Sanokin euria egiten badu
SOLASALDI :
“METAMORFOSIAK” I
Solasaldiak festibalaren arima dira. Ele eta musikaz osaturiko momentu berezi horietan, ikusle eta « artista gonbidatuek » trukatzeko eta ezagutzeko parada dute. Aurten, « Metamorfosien » galdera pausatuko dugu. « Kreolizazioa » gure galdezkapenetarik hurbil atxikitzen dugu ere, hain sakona dugun Errobiko Festibalan. Jeanne Lacaille-k (kazetari, irrati produktore) trukaketa libre horien sorgina ukanen dugu, haritz zaharren itzal ongi egilean.
Gomitatuak : Humanophones, Lagon Noir eta beste…
19:00 apairu, talo, ostatu, musika...
Atharrin
21:00 KONTZERTUAK ATHARRIN
HUMANOPHONES - Antropus
Atharriko gelan
Humanophones taldeak « Antropus » kontzertua emanen dauku. Haien musika tresna bakarrak ? Gorputzak, perkusio gixan erabiliak, eta egoera mugaezinetako botzen iturri.
New Soul-ak bipertzen duen pop berritzailea, energia funk eta tribala jalgitzaile. Mihi, erhi klaskak, ixter torratuak, oin golpeak… onomatopoeia futuristak, susko jestualiate eta groove sendoen gainetik.
Kartsuak ditugu zazpi kantari horiek. Eta haien su, sensabiliate eta konplizitateeri esker, soinu-bisual odisea alai batetan eramaiten gaituzte, estiloen ezaugarriak zartaarazten duen unibertso zaporetsu bat sortuz.
Ikusgarriaren gaia kontexto garaikidean kokatzen dute : Athropozenoa. Nehoiz ez den ikusia izan une-gune hortan, gizakia aintzinera eta gibelera doa ber denboran : bere ingurumen naturalaren eta Ama-Lurraren suntsiketan eragina duela ohartzen bada ere, segitzen du handitzen, abiadura nehoiz guttituz.
Haatik, eragin kaltegarriak, eta hortaz ohartzeak, iturri berdina dute : gizakiaren adimena, iraganaren memoria, hutsegiteetarik ikastea, garaipenak aurreikustea. Gizakiaren baitan ederrena, bainan bai eta ere izigarriena dena, nortasunez bikoitza. Hala nola, Antropus ikusgarriaren bitartez, Humanophones taldeak gizakien baloreak galdezkatzen eta berriz definitzen hasten da : ez galtzeko ezinbestekoa den argitasuna, ekimen konstruktiboak, aterabide eta alternatiba errealistak goretsiz, diskurtso pesimista eta kezkagarria baztertuz.
Rémi LECLERC / gorputz perkusioak, kantua
Joris LEDANTEC / kantua
Natacha KANGA / kantua
Mathieu BEN HASSEN / gorputz perkusioak, kantua
David AMAR / botz apala
Christopher M’PASSI / human beat box
Célia MARISSAL / kantua
LAGON NOIR
Atharriko gelan
LAGON NOIR
Lagoi beltz, eleberri beltz.
Memoria inkesta, begiak ur istilan, odola xuhur eta likido.
Tricollectif miresgarriaren Quentin Biardeau saxofoilari eta Valentin Ceccaldi gitar-apalariek topaketa batetara gomitatzen gaituzte : haiek biak, La Réunion-eko Ann O’aro kantaria, eta Burkinafaso-ko Marcel Balboné kantari perkusionista.
Itsas-hertzak marrazten ditu laukoteak. Han gelditzen ahal gira, denboraren hondo geldian.
Irrifarre irazgaitza ezpain xokoan.
Jauzi elektrikoak, Fender baxu baten hondar saminan hiltzen diren zirimolek, “Joual” eta “Kreolez” aldarrikatutako hitzek, erhiez marrazten dute koralak histeko poesia. Haietarik, « Bissa » melodiak eta saxofoi errabiadun baten garrasiak airatzen dira.
Sokadun edo gabezko kalabaza bateriak, Burkina eta Maskareina, Parise eta Ouaga arteko elkarrizken inguruak azpimarratzen ditu.
Uraren gusto gazia, euri pizuaren ttantta itzuliak, portua eta bere armamenduak, kolonien azken hatsak.
Lagon Noir, hori dena duzue.
Ann O’aro
Quentin BIARDEAU / Saxofoi tenor, sintetizadore
Valentin CECCALDI / Gitar-apal elektrikoa
Ann O’ARO / Kantua
Marcel BALBONÉ / Kantua, bateria, koundé
00:00 VENTU OMIRUMBA
Atharriko oihal etxean
Sustrai bantu, yoruba bainan bai eta ere flamenka dituen Kubako kultur kreolak Rumba sortu du. Rumba, La Habana eta Matanzas-eko karriketako musika eta dantza. Ur indarra duten perkusioen arteko suzko elkarrizketa. Airatzen diren urrats sustraituetan, lurra. Poliritmien artean iragaiten eta indartzen den kantu jostakarian, airea. Gorputzak mugitzen dira, bestelakatzen eta transandatzen dantzaren bizi energiak bultzaturik. Omi, ura da yoruba hizkuntzan. Errobiko urak OmiRumba urta dezala, eta gue ere !
Matha Galarraga / kantua
Julien Garin / perkusioak, kantua
Yaroldy Abreu / perkusioak, kantua
Jesus Alarcon / perkusioak, kantua
Patrice Banchereau / perkusioak, kantua
Madeline Rodriguez / dantza, kantua
EGITARAUA EGUNEZ EGUN
uztaila, osteguna 18 – ostirala 19 – larunbata 20 – igandea 21
EGITARAU OSOA TELEKARGATU HEMEN