"ZURE BOTZA DESKUBRITU" MARIANNE LE TRON -ekin
EGITARAUA Uztailaren 15>18
Ikastaro horrek zure kantatutako bai eta ere mintzatutako botz-erregistroen exploratzera gomitatzen zaitu. Goizeko gorputz beroketatik, botz/gorputzaren espazio joko kolektiboetara, banazko kantu klaseetatik sorkuntza ttipietarako laguntzara, gorputza, hatsa, botza, energia harremanetan emanen ditugu… irudimena, emozioa eta norberaruntzeko/besteeruntzeko presentzia bisitatuz.
ZURE BOTZA DESKUBRITU
Ikastaroan 12 ikasle izanen dira gehienik, eta ez da beharrezkoa jadanik botza landua ukaitea. Behar den gauza bakarra, zure botzaren deskubritzeko egiazko gogoa : kantatua, mintzatutakoa… bai eta ere zure gorputzan kontziente izaitea, bere beha, bere bitartez zure deskubritzeko.
“Hats hartze eta botatzez bizi naiz. Kantatzen dut hatsa soinuz bilakaraziz, eta soinu hori arimaren edukiarentzat ekai bilakatzen da.”
MARIANNE LE TRON
Artista, kantari-antzerkilari, kantatutako-mintzatutako botzaren gidari.
Thoirasen bizi (Frantzia)
Roy Hart Theatre-aren kide 1978tik goiti
1982 goiti irakasle
Roy Hart Theatre en sartu nintzano 1978an, Botha nere bizilaguna bilakatu zen, lan personal eta artiskoaren neurgailu, nere inspiratzaile. Topaketa eta denborarekin (dantza, mugimendua, kantu tradiozionalak, clown, margo, idazkera, fasciaterapia), nere moldea eraiki dut : joko eta sorkuntza, Alfred Wolfsohn eta bere ondokoen (Roy Hart) ondoriotasunek indarturik. Kantatutako botzatik mintzadua denarenaino, diziplina eta ingurune sozio-kultural anitzekin kontaktuan naiz. Nere irakaskuntzari Carl Rogers en Behaketa Zetratua-ren argiztapena lotzen diot, bai eta ere Mugimendu Autentikoaren sorkuntza espazioen idekidura.
1978-an, Marianne Le Tron ek Roy Hart Theatre-aren lana eta bizia deskubritzen ditu “Cévennes”-etan, eta talaren kide bilakatzen. Sorkuntza batzuetan jotzen du orduan, Pagliacci-ren (1981) lehen bertsioan, Kaspar (1984) eta Moby Dick (1988) adibidez. Roy Hart Zentro Artistiko Internazionalaren sortzaileetariko bat da.
Mariannek kontextu kultural eta profesional anitzetan lan whiten du (konpainiak artistikoak, enpresak, sorkuntzari laguntza…). 2005etik 2008rat, formakuntza diplomante bat segitzen du Carl Rogers-en Behaketa Zentratua-ren inguruan. 2015-ean, Mugimendu Autentikoaren formakuntza urte batetan sartzen da Mandoline Whittlesey-ekin.
Sorkuntzen aldetik, Génération ikusgarrian parte hartzen du, “Eskeleto neska” kondaira inuitoan oinarritzen den performatzia batetan dantzari eta musikari batekin batera jotzen du, Tutti Quanti botz-taldean kantatzen edota Bal Détourné sorkuntzan.
Frantses eta Ingelesez mintzo da.
Bere Web Gunea : www.dia-pason.com
Harrera: posible igandetik (07/14), 18:30 etatik goiti
Partitzea (ez bazira Festibalean egoiten): ostegunean (07/18) gosariaren ondotik.
Egutegia/ordutegia : astelehenetik (07/15) asteazkenerat (07/17), 10:00 etatik 13:00 etarat, eta 16:00 etatik 18:00 etarat. Ordu horiek aldakorrak dira taldearen energiaren arabera.
ARGIBIDEAK – festibalak apairuak sukaldatzen ahal ditu (prezio apalean).
Prezioa: 150€ / apaldua 120€ (ikasle eta lan sari ttipientzat). Apairuak ez dira barne.
Izen emaitea : 50€ ko erresa galdetua da izen emaitearen baieztatzeko.
Kontaktua : ezkandrai@gmail.com (izen emaite, info…)
Ikasleak 12 izanen dira gehienik.
EGITARAUA EGUNEZ EGUN
uztaila, osteguna 18 – ostirala 19 – larunbata 20 – igandea 21
EGITARAU OSOA TELEKARGATU HEMEN