17:00 ELIZALDIAN, ESTRENALDIA
Sanokin euria egiten badu
SOLASALDI – KONTZERTU :
“25 urte sorkuntza eta topaketa artiskoetan Itsasun” : Mizel Theret, Mixel Etxekopar, Paxkal Indo, Gabriel Durif, Beñat Achiary, Pantxoa Etchegoin, KIMU Txalaparta…eta publikoarekin (musika eta dantzak)
21:00 REVOLUTIONARY BIRDS
Atharrin

Erwan Keravec : Kornemusa
Wassim Halal : Perkusioak
Mounir Troudi : Sufi kantua
Manu Le Duigou : Soinua
Ekoizlea : Offshore
Jazz Nomades sorkuntza/La Voix est Libre – Festival Irtijal / l’Onde & Cybèle ekoizpena Institut Français arekin partaidetzan.
TUNISIA / BRETAINIA / LIBAN
« Udaberri Arabiarraren » hatsak zeharkatu dituen herrien barnean La Voix est Libre festibalaren bidaietatik jalgia, Revolutionary Birds, Mounir Troudi tunisiar gazteriaren enbasadore bilakatu den kantari sufiaren topaketarekin sortu da. Askatasuna eta espiritualitatea errimaraziz, bere botz sakona Pakistaneko eta Rajahstaneko kantarien extasia mistikoa, Espainiako ijitoen kartsutasunari edo Maghrebeko konfrerien transari lotzen dituzten sustrai sakoneri lotzen da berriro. Erwan Keravec en kornemusa burrunbalarien eta Wassim Halal perkusiolari franko-libanesaren errimo jakintsuen laguntzarekin orbitan jarria, haien musikak bateratzen ditu Inspirazio bakarlari eta xede kolektiboak , eta aberastasun, esperientzia eta edertasun etorkizuna da….
Topaketa bat, sortua La Voix est Libre eta Beiruteko Irtijal festibalaren barne 2015ean, Frantses Institutoaren eta El Chanti festibalaren partaidetzarekin, Islamaren Kulturen Institutoarekin batera antolatutako kontzertuan.
“Askatasuna eta espiritualitatea errimaraziz, argiaren abiaduran igaiten dira Mounir Troudi ren kantu sufi birtuosoak, Erwan Keravec en kornemusa burrumbalarien eta Wassim Halal en erritmo jakintsuengana. Inspirazio bakarlari eta xede kolektiboak nahasiz, haien musika aberastasun, esperientzia eta edertasun etorkizuna da…”
22:00 SAN SANVADOR
Atharrin

MASSIF CENTRAL-eko
KORO HERRIKOIA
Thibault CHAUMEIL (kantu, Tom Bass) ; Eva DURIF ( kantu, esku) ; Gabriel DURIF (kantu, pandero) ; Marion LHERBEIL (kantu, Tom Bass) ; Laure NONIQUE-DESVERGNES (kantu, esku) ; Sylvestre NONIQUE-DESVERGNES (kantu, karrika inguru sinbala ttipia, bonboa).
23:30 PETITES PLANETES ITSASUN
Atharrin

Priscilla Telmon abenturazale frantses, idazle, argazkilari eta filma egile bat da. Ezagutua bere filma eta liburuen – « La Chevauchée des Steppes » Sylvain Tessonekin batera eta « Himalayas » bakarka eta oinez Alexandra David-Neel en urratsetan egindako bidaia – orain bere denbora eskaintzen du tradizio zuhur eta bisitatzen dituen kulturen misterioetari omenez egiten dituen expedizione luzeetari. Horrez gain, mundua zeharkatuz sendidagileen gandik errezibitzen dituen irakaskuntzen ondorioz, kantu xamaniko eta bibrakor teknika bat garatzen du. Mathieu Moon Saurak beste izen bat du : Vincent Moon. Blogothèquearen « Concert à Emporter » filmen sortzailea izan zen, kulto bilakatu zen proiektua, Pariseko gune publikoetan gehien bat inprobisazio osoan egindako filma musikalek osaturik. Ondotik, REM, Arcade Fire, The National edo Beirut taldeekin ehun bat filma egin eta… Lomax modern eta garaikide bat bezala mundua zeharkatzen du, ahantzitako musikak grabatuz, bai eta ere erritu ezezagunak edo transe garaikideak, arbasoen forma espritualen ber-integrazioa exploratuz, forma artistiko modern eta experimentalen bitartez. |
« Petites Planètes » en « Live Cinema », zuzenean montatua den zinema, zuzenezko musika, dantza… nahasten, elkartzen dituen performantzia bakana da. Guneen eta uneen arabera besti desberdina da, eta bi ardatz eramaiten ditu : sakratuarekiko dugun erlazio garaikidea, eta zeremonia berrien asmakuntza.
Performantzia guziak, « Petites Planètes » bildumaren irudi eta soinu grabaketatik oinarritzen den konbinazioa dira. 21. mendeko etnografia experimentala, munduan zehar grabatutako 800 filmek osatzen dutena. Georgiako kantu polifoniko batetik Etiopiako otoitz ortodoxo batera, Indonsesiako transe batetik Amazoniako kantu sakratu batera, Frantziako praktika neo-xamaniko batzuetatik erritu sufi batzuetara, arrats bakoitzan, ikusgarria bakana da, unerako sortua, ikusle, gune, eta erritu artistikoaren arabera… Ikusgarri guziak aldi baoitzan ber-asmatutako sorkuntzak dira gune bakoitzarentzat, bertako artistak gomitaturik. Itsasun ere horrela izanen da !
Mathieu Moon Saura eta Priscilla Telmon ek festibaleko artistak gomitatuko dituzte arrats orotan, bai eta ere Paxkal Indoren suak, eta beste sorpresak, uztailaren 24an larunbatarekin…
