Uztailaren 15>21 : HARRI ZIZELKADURA ATHARRIN
“BESTELAKATZEAK “
Errobiko Festibalaren 28. edizioaren denboran, Régis Pochelu zizelkaria gomitatua izan da obra baten egitko, Artzamendiko hareharri bat erabiliz. Obra hori eta bere sorkuntza, Festibalaren gaiaren pertsonifikazio bizia izanen dira : Bestelakatzeak
Festibala publikoari idekia izanen da uztailaren 18-tik 21erat, bainan instalazioa 15-ean hasten da, astelehenarekin, eta horrekin zizelaren lehen golpeak! Zizelkariak orduan desafio haund bat altxatuko du : bere sorkuntza astean bururatzea! Sorpresak espero ditugu, artista gomitatuak eta ikusleak harekin inprobisatzeko libre izanen bait dira.
Gero, Artzamendiko hareharri pieza, Sanokiko zelaigunean instalatua izanen da, herriko eskolekin bururatuko baten elkarlan baten ondotik.
Régis Pochelu :
2004-tik profesionala bilaktua, harria baizik du zilzekatzen. Eta animalekoak badira, nahiago!
Bere obrak espazio publikoetan lekua atxeman dute, eremu nazional bai eta ere intzernazionalean. Harri bakotxa, barnekortasun baten “materiatze” bat da, izan leku, gizaki edota izaki. Horren lortzeko, gure zibilizazioaren oinarrietan du edaten eta sinbolika erabiltzen. Denen baitan oihartzuna duen sinbolika. Mitologia eta Ama-Lurra ere gomitatzen ditu. Unibertsalitatea errepresentatzen duten batasuna eta “osoa” -renerrepikapenak bere obra zeharkatzen du. Gizabanakoaz abiatuz, ohartarazten du Naturaren parte zatiezina dela, unibertsoaren orekaren parte hartzaile.
Horren jalgiarazteko, artista, figuratiboaren eta abstraktoaren mugetan kokatzen da, forma epuratuak sortuz. Bere lurraldean aurkitzen dituen harriak, eta bereziki hareharria ditu zizelkatzen. Harri horrek erakartzen dakon energia indar haundiarekin jasotzen du, bai eta ere bere “haragizko” alderdia.