Dantza afro-kubatarrak (rumba, kongo...) Madeline Rodriguez-ekin

photo Madeline Rodriguez

Habana-ko Arte Eskola Nazionalaren diplomaduna, dantzari, arte erakasle, dantza afrokubatarretan eta dantza kubatar tradizionaletan espezialisatua, Cienfuegos-eko probintziaren « Guanaroca » baletoaren bakarlaria… 1994-ean Frantziarat heltzen da. Han, eskola zonbait sortuko eta zuzenduko ditu : Mi Tierra, Salsyando, Cubanadanse.

 

Gaur egun, Kubako dantzari hoberenetariko bat bezala ezagutua da, kongresu internazionaletan erregularki gomitatua (Estatu Batu, Txina, Australia, Kroazia, Guadalupe, Alemania…), dantzari eta erakasle-gazteak formatuz Frantzian bai eta ere munduan zehar.

IKASTALDIAREN EGITARAUA

Rumba zikloak (Yambú, Guaguancó, Columbia), zuzenean perkusioz lagundurik, Yaroldy Abreu perkusiolari-maisuarekin. Eta esperientzia oso-osoa izan dadin, Patrice Banchereau hor izanen da bere botzarekin, eta kantu afrokubatarrak partekatzeko.

Harrera: posible igandetik (07/14), 18:30 etatik goiti

Partitzea (ez bazira Festibalean egoiten): ostegunean (07/18) gosariaren ondotik.

Egutegia/ordutegia : astelehenetik (07/15) asteazkenerat (07/17), 15:00 etatik 17:00 etarat, eta 18:00 etatik 20:00 etarat. Ordu horiek aldakorrak dira taldearen energiaren arabera. 

ARGIBIDEAK – festibalak apairuak sukaldatzen ahal ditu (prezio apalean).

Prezioa: 150€ / apaldua 120€ (ikasle eta lan sari ttipientzat), 50€ eguna, 25€ egun erdia.

Izen emaitea : 50€ ko erresa galdetua da izen emaitearen baieztatzeko.  

Kontaktua : ezkandrai@gmail.com (izen emaite, info…)