15:00 SOLASALDI
Zabaloan – urririk
“METAMORFOSIAK” III
Solasaldiak festibalaren arima dira. Ele eta musikaz osaturiko momentu berezi horietan, ikusle eta « artista gonbidatuek » trukatzeko eta ezagutzeko parada dute. Aurten, « Metamorfosien » galdera pausatuko dugu. « Kreolizazioa » gure galdezkapenetarik hurbil atxikitzen dugu ere, hain sakona dugun Errobiko Festibalan. Jeanne Lacaille-k (kazetari, irrati produktore) trukaketa libre horien sorgina ukanen dugu, haritz zaharren itzal ongi egilean.
Gomitatuak : Aya Metwalli, Yohan Dumas, Sourdurent, Paloma Pradal, Votia, Ngasa Ngasa
17:00 AYA METWALLI & YOHAN DUMAS, topaketa
Atharriko oihal etxean
Aya Metwalli « makam » arabiar mikrotonalaren kantari, inprobisatzaile eta sortzaile-interpreta birtuosa dugu. Sorterria duen Kairo hirian, Egipton, Oum Kalthoum-en kantuak enten gabe jotzen zizkion bere aitak. Aya ohantze hontan haunditu da beraz, melodia eta kantu arabiar klasiko ugariz elikatu eta kulunkaturik. Bihotzean ditu betiko, belar gazte eta goxoan etzanik balira bezala. Orain, pertsonalitate musikal ezinago berezia garatzen ari da : botz, elektronika, makam eta inprobisaketak batzen ditu ausartziarekin. Egiazko aintzindari bat!
The Guardian aldizkariak “enigma musikal” bat bezala deskribatzen du. Pitchfork-ek bere aldetik, estilo “anti-pop liluragarri” bat asmatu duen musikari baten gisan. Orain, sintetizadore analogikoak erabiltzen ditu, textura pikortsu bitxi eta soinu-bazter nahasgarriak sortzeko, nehoiz ez den jiten herioaren heltzea jakinarazteko bezala. Arabiako kantu tradizionalaz elikaturik, hats etenik gelditzeko sakontasunarekin kantatzen du, sensualitatea eta makabroa konbinatuz, harrabotsa eta melodia ezkonduz.
Sonorita ilunen gainean bere botz eztia pausatuz, kantatzen dauku : “Iratzar zaitezte, iratzar zaitezte amorosak. Nerekin eta munduarekin”.
Yohan Dumas-ek barne-barneko soinu-lurralde desbideragarri batzuetara eramaiten gaitu, arnas-zirkularra eta saxofoiak dituela lagun. Hemen, musika, soinua moldatzen dionaren gorputzari argiki lotua da. Bere hats bitxietan bezain akidura extremoan ere.
Soinu-ilusio eta polifonia aberatsak moldatuz, saxofoi alto eta baritonoen mugak gainditzen ditu, ber denboran erritmika, harmonia eta melodia sortuz. Egiazki sailkaezina den Yohan Dumas-en soinua, aintzindari, « giroko », klasiko, garaikide eta « world » aren inguruak ezabatuz, ber denboran lasaia, lirikoa, psikadelikoa eta abenturazalea bezala deskribatzen ahal litzateke. Segurki, poesia etenik gabe jalgitzen da.
Eguzkiaren dirdira itsas azaleko uhintxo lerroetan, zoinek duen mirailatzen sekulan ez jakinez. Oroitzapenak bezain haundia den mendi baten maxela melankolikoan, hots-elauso bat.
18:00 SOURDURENT
Atharriko oihal etxean
Sourdure entitatea, Ernest Bergez-ek orain arte eramaiten zuena, duplikatzen eta pluralean ikarnatzen da, Sourdurent bilakatzeko.
Tema eta kantuak biribilkatzen dira engranaje erritmiko aberatsetan, etenik gabeko mugimendu oldartsuan. Libreki irentsi eta barneraturik, Frantziako « Massif Central » herrialdeko musika mutazioan sartzen da. Inspirazio eta hibridazio iturri : Greziako, Persiako, Maghrebeko musikak. Hortik jalgitzen den musika, beharrientzat bezain oin, tripa eta seguraski bihotzarentzat sortua da.Dantzaldi bat, kontzertu bat edo bat-batezko zeremonia bat izaiten ahal da, edo oro betan. Hizkuntza bihotz-bihotzean, egiazko materia musikala bilakatzen da, bai eta ere jauzi ohol poetiko-emozionala. Frantsesa eta Okzitandarraren artean, hizkuntza personal bat sortzen da, eta ahoz-aho bizi diren hitz zaharren artean, bide bat asmatzen.
Ernest Bergez / arrabita, kantua, elektronika, podoritmia
Jacques Puech / kabreta xirolarrua, kantua, podoritmia
Elisa Trebouville / sazbüş, ahotsa, fifrea
Colin Delzant / txeloa, kantua
19:00 apairu, talo, ostatu, musika...
Atharrin
21:30 KONTZERTUAK ATHARRIN
PALOMA PRADAL : "Eta zu, nor zira ?"
Atharriko gelan
Paloma Pradal-ek, bere unibertsoaren bihotz-bihotzean eramaiten gaitu, bere ibilbide atipikoa kontatuz.
Mafia tziganoa eta iraultzaile espainiarren artean sortua, kondatzen dauku nola nortasun bortxatu batengandik nola askatu den. Aske, errebel, sus betea, Palomak duende eta indarrarekin bere sorkuntzak eta bihotzean dituen kantu ezagunak kantatuko dauzkigu, gaur-egunko energia eta flamenkoa batuz.
Dei bat : askatasunari, besteen begirada gandik kateak hausteari, norberaren afirmazioari, emazteen leinuaren memoria beharrari.
VOTIA - Maloya
Atharriko - gelan
Marie-Claude Lambert-Philéas-en etxean, musika familia ixtorio dute ; Gramoun Lélé zenaren alaba izanez, Maloya erritmoak sakonak ditu bihotzean eta zainetan.
Bere senarrak eta haurrekin batera, taldea sortu zuten : musika bizitzeko bidea dute, izaitearekiko bereixezina. Votiak maloya jotzen du zale eta indartsu, La Reunion ugarteko ekialdean bezala.
Marie-Claude-k Malgasez eta Kreolez sortzen eta kantatzen du. Maloya indartsu bat, polifoniak eta perkusioak nagusi, eta Afrikako bai eta ere Indiako musiken eraginarekin.
Jomuga : transmizioa, bereziki belaunaldi berrientzat, arbasoen memoria errespetatuz.
Bere Maloya garrasi eta « blues » bat izaiten ahal da, bainan sustut, izaitearen bozkario, kantazearen, joka eta dantzatzearen, partekatzearen ospakizuna. Egiazko eskuzabaltasunez.
Marie-Claude Philéas Lambert / kantua
Fabrice Lanmert / kantua, kayamb, piker
Judikael Vitry / Tampura, Takanba, N’gony, koruak
Richelin Mahano / kongak, dum dum, koruak
Fabien Boquet / Djembe, N’goni, koruak
Jyothi Lambert / rouler, sati, koruak
00:00 NGASA NGASA : Afrobeat Napolitarra Atharriko oihal etxean
Afrobeat, funk mediteranear, kantu, erritmo tribalen artean, gorputzak dantza-ametskeria batetan murgiltzen dira. Mugimenduan sartzen dira, erritmoek eta kantu liluragarriak sorgintzen balituzte bezala.
Haien soinua Napolin, Sizilian eta Italiako hegoaldean sustraitzen dira. Masilia aterbe-lur gisa, Afrika eta mundu zabalaruntz dirdiraz idekitzen da.
Napolitarrez, NGASA NGASA, “jo !” edo “segi aintzina!” erran nahi du. Argi hasteraino dantzatera bultzatzen gaituzte !
Matteo Nocera / bateria, percusioak, fx, sorkuntza, zuzendaritza
Salvio La Rocca / darbuka, bendhir, bongo, tamburello, zintzarriak
Marek Eichler/ gitar-apal elektrikoa
Andrea Marchesino / gitarra
Luisa Briguglio / Kantua
EGITARAUA EGUNEZ EGUN
uztaila, osteguna 18 – ostirala 19 – larunbata 20 – igandea 21
EGITARAU OSOA TELEKARGATU HEMEN