GEORGIAKO BOTZ eta KANTUAK ZOÉ PERRET-rekin

Ikastaldia uztailaren 18>20 

Itsasu 10:00 – 13:00 eta 15:00 – 18:00

 

Giro onean, zato Georgiako polifonia tradizionalen deskubritze edo berdeskubritzerat hiru egunez, zure botz ahalmenak askatuz.

Nola “Georgian” sonatu ? Georgiako kantu polifonikoen aberastasuna harmonia berezi eta lurralde-estiloen aniztasunan aurkizen da : Samegreloko soinu isurkorra, Tusheti edo Kakhetiko melismo karakteristikoak, edota Svanetiko harmonia lakarrak. Elgarrekin, estilo horiek deskubrituko ditugu eta hoien beretzeko xenderak exploratuko ditugu, bakotxaren botz bakarra aske utziz.

Toki garrantzitsu bat emana izanen da gorputzaren eta botzaren  beroketari espazioan, explorazio inprobisatueri, tinbroaren, harmoniken, entzutearen eta talde kohesionearen lanari.

 

Errobiko Festibala - Itxassou - Stage - Zoé Perret - Polyphionies géorgiennes

ZOÉ PERRET

Zoé duela 15 urte Georgian bizi dela. Frantzian musika ikasketak egin ondotik (kontserbatorio eta unibertsitatean), ahoz ahozko polifonientzat duen pasioak zuen Tbilissirat eraman.

Han, talde eta maixu anitzekin ikasi du eta paraleloki, Emmanuelle Trinquessen “Kantu, Botz eta Gorputz” formakuntza pedagogikoa segitu du. Duela urteak orain ikastaldiak animatzen dituela Frantzian eta Georgian, polifonia tradizionalen bai eta ere berriki kantu inprobisatuaren inguruan.

Bere Georgiako lagunekin batera, Tbilissin Kimilia taldea sortu du, eta haien lehen albuma 2019an plazaratu zuten. Beste artistekin lan egine du ere, bideo hortan ageri den bezala.

IKASLEEN PROFILA

Georgiako kantuak kantatu eta explorateur nahi baditutzu, bai eta ere zure botzaren posibilitateak ikertu, kantuan segurtasun gehio ukaiteko, loratuz, ongi etorria zira. Ez da beharrezkoa Georgiako kantuetan aditua izaitea.

INFORMAZIO PRAKTIKOAK aterbetze eta apairu posibilitateak

Prezioa: 150€ / apaldua 120€ (ikasle eta lan sari ttipientzat) + 64€ aterbetzeko nahi baduzue (4 gau, uztailaren 17tik 21erat). Apairuak ez dira barne (festibalaren sukaldearekin gehitzen ahal dira).

Aterbetzea: 2 edo 3 pertsonenako ganbera/duplex etan. Ganbera bakoitzak bainu gela bat badu. Oihal etxean lo egin nahiago baduzu, posible duzu urririk.

Apairuak: auto kudeaketan. Sukaldea, jangela eta terraza erabilgarri. Prezio gehitu batentzat, festibalak apairuak prestazen ahal dizkizu.

Aintzin izen emaitea : 50€ ko erresa galdetua da izen emaitearen baieztatzeko.  

Kontaktuak: ezkandrai@gmail.com (izen emaile, info…) / zoeperret.polyphony@gmail.com (eduki pedagogikoa)

ERROBIKO FESTIBALA EGUNEZ EGUN

Aintzin festibala : uztaila, ostirala 15 – larunbata 16

Festibala : uztaila, osteguna 21 – ostirala 22 – larunbata 23 – ingandea 24

EGITARAU OSOA TELEKARGATU HEMEN