15:00 SOLASALDI

                                     Zabaloan – urririk                                                                                                                                     

“METAMORFOSIAK” II

Solasaldiak festibalaren arima dira. Ele eta musikaz osaturiko momentu berezi horietan, ikusle eta « artista gonbidatuek » trukatzeko eta ezagutzeko parada dute. Aurten, « Metamorfosien » galdera pausatuko dugu. « Kreolizazioa » gure galdezkapenetarik hurbil atxikitzen dugu ere, hain sakona dugun Errobiko Festibalan. Jeanne Lacaille-k (kazetari, irrati produktore) trukaketa libre horien sorgina ukanen dugu, haritz zaharren itzal ongi egilean.

Gomitatuak : Parveen & Ilyas Khan, Yeni Gayda, Andrés Marin, Jon Maya, Naïssam Jalal eta beste.

17:00 PARVEEN & ILYAS KHAN
                                                                 Atharriko oihal etxean  

photo Parveen & Ilyas Khan
Parveen & Ilyas Khan © Erik Legret

Parveen eta Ilyas Khan artista fratses-indiarrak ditugu, Rajasthan-eko 7 belaunaldiko musikari-familia baten familia baten ondoko duinak. Hameed Khan Kawa (Musafir, Jaipur Kawa Brass Band, Kawa Circus) perkusiolari famatuaren seme-alabak. Indian handitu dira, eta han osoki segitu zuten India Iparraldeko musika klasikoaren irakaskuntza. Ahoz ahozko transmizioaren arauak  -Taleem- segituz, duela 3000 urte baino gehiago erakatsia dela hango musika, haurtzarotik landa.

Parveen Sabrina Khan, belaunaldi berriaren botzik ederrenetariko bat dugu. Râga-k (Indiako musika klasikoan erabiliak diren sistema melodikoak) eta Maands-ak kantatzen ditu. Azken horiek Rajasthan-eko kantu ezinago bereziak dira, eta gaur egun kantari guttik haien emaiteko gaitasuna badute.

Estilo horretan, olerkia usaian laburra izanez, kantariek joko melodiko eta erritmiko aberatsetan gozatzen dute inprobisatuz. Parveen-ek, bere botz sakona eta birtuosotasunarekin, musika sofistikatu horren poesia jalgiarazten du dudarik gabe.

Ilyas Raphaël Khan-ek inprobisaketa horiek sustengatzen eta laguntzen ditu tablak (Indiako perkusio nagusienetariko bat) joz euria bezain arin, leizeak bezain sakon.

Esku eta erhier gainera, botza gehitzen die tabla eta “bols”-eri (erritmoak kantatzeko modua silaba mnemonikoak erabiliz) beat-boxlari dohaintsua izanez geroz !

Beat-boxa + erritmo garaikideak + tablak = Tablaboxing sortu da!

Anai-arrebek orduan, haien kultura eta musika indiatarraz indarturik, entzulea soinu anitzetako unibertso berritzailean eramaiten dute, India eta Mendebalde arteko leku batetan. Ahotik ezin utzia !

Parveen Khan / kantua

Ilyas Khan / tablak, beat-box

18:00 YENI GAYDA
                                        Atharriko oihal etxean

photo Yeni Gayda
Yeni Gayda ©

Yeni Gayda-k Anatoliako artzainen eta Istanbul ketsua iluntzen denean aditzen diren sintetizadore tziganoen melodiak kantatzen ditu. Kaval flautaren artean, mila dirdira erritmikozko bateriaren zirkoaren artean, zaharren tabernak orroitarazten dituen adin gabeko kantuaren melismoen artean, arrabitaren etenik gabeko aire inguratzaile edo bare-bareak apaltzen dituen txeloaren artean, belar luze eta bero den asfaltoaren artean, gaua hastera doa…

Léa Maquart / Kavals
Léonore Grollemund / Txeloa
Nico Poisson / Saz, kantua
Guilhem Meier / Bateria

19:00 apairu, talo, ostatu, musika...
                                                                                                Atharrin

21:30 KONTZERTU eta DANTZA ATHARRIN

YARIN - Andrés Marin & Jon Maya

                                                                                                   Atharriko  gelan       

 “Yarin” sustraia da – “Yarin” topaketa da – “Yarin” elkarrizketa da

photo yarin
Yarin ©

Euren sustraietatik begiratzen duten bi gizonezko aurkitzen ditugu, bertan sakondu eta bertatik bere ingurunearekin harremantzen direnak. Jatorri batetik heldu dira, berezko esentzia bat dute, topaketa bat aurkezten digute; elkarrizketan ari dira… Baina elkarrizketa beti ez da erraza, entzumenetik eraikitzen da, errespetutik… Batzuetan gerturatzen gaitu, bestetan urruntzen gaitu, tentsioan jartzen gaitu… eta besarkatzen gaitu.

“Yarin”ek kulturen arteko topaketa bat proposatzen digu, zeinetan Jon Maya dantzariak eta Andrés Marín bailaoreak, Julen Achiary-ren zuzeneko musikaz lagunduta, elkarrizketa zintzo batean topatzen diren. Euren arteko ezberdintasunak agerian daude, baita, haien bitartez, elkarrekin bide komun bat eraikitzeko eta bihar baterako bide bidai bati ekiteko desioa ere.

Dantzariak / Andrés Marín, Jon Maya
Zuzeneko musika
/ Julen Achiary
Koreografia
/ Andrés Marín, Jon Maya, Sharon Fridman
Dramaturgia
/ Sharon Fridman
Koreografia laguntza
/ Melania Olcina
Argiztapena eta espazio eszenikoa
/ David Bernués
Soinu espazioa
/ Xabier Erkizia
Sormen produkzioa
/ Doltza Oar-Arteta
Jantziak
/ Ikerne Giménez
Lantalde teknikoa
/ Acrónica Producciones
Kudeaketa eta administrazioa
/ Elena García
Ekoizpena
/ Kukai Dantza
Erakunde laguntzaileak eta koproduktoreak
/ Bienal de Flamenco de Sevilla, BBK Bilbao Aretoa, Errenteriako Udala, Festival Escenas de Patrimonio, Festival Itálica, Malandain Ballet Biarritz, Victoria Eugenia Antzokia

NAÏSSAM JALAL : Healing Rituals
                                                                                                   Atharriko gelan

photo Healing Rituals
Naïssam Jalal : Healing Rituals ©

« Duela urte zonbait, zentzu ketan nintzela eta, izaitea eta espiritualitatearen garrantzia berjabetu nahi ukan nuen, matearialaren, ukaitearen eta kontsumoaren munduan. Musikak sakona duen dimentsio espiritualaz galdezkatu nintzen orduan, “Quest of the Invisible” erreportorioa sortuz : trantseari buruz itzulia, hutsune eta isiltasunean oinarritua. Ikerketa horren segitzeko, senda-erritoak amestu ditut.

Nere bizitzaren une gaitz batetan, ospitalean aste batzu pasatzea behartua izan naiz. Lagun musikari bat jin zitzaidan bisitan. Musikaren eragina azkarki sentitu nuen moralaren eta barnekortasunaren arabera, bainan bai eta ere fisiologikoki. Horren ondotik, xantza hain haundiarekin errezibitu nuena, nik ere besteeri eskaintzeko, ganberetan aritzera joaitea erabaki nuen.

Nere senda-erritoek, sofritzen duen gorputz baten hiru beharreri erantzuten dute : isiltasuna, trantsea eta edertasuna. Isiltasuna… lasaitasuna, eztitez eta kontemplazioarentzat. Trantsea… minak eta hersturak ahanzteko. Edertasuna… esperantxa eta bizitzeko gogoaz elikatu behar bait da espiritua, sofritzen duen gorputzaren itsustasuna jasaiteko.

Erritu horiek asmatu ditut tradizioetaz kanpo. Nere irudimenaren fruituak dira baizik, eta naturaren elemtuekiko lotura bistakoa agertu zait. Badakit zoin gozamen erakartzen ahal duten naturaren elementuek. Lasaitasun, betetasun, liluratze. Erreka, ilargia, eguzkia, mendixkak, lainoa, oihana, haizea eta lurra izan dira ene inspirazioaren iturri. Saiatu naiz orduan musikaren bidez, elementu horien energia hain haundia musikaren bidez adieraztea, ene baitan sortzen dituzten sentsazioak behazailearen beharrietara eramanez, berak bizi ditzala bere aldian.

“Kanbera musika”-rengana hurbiltzen den laukote batek, erritu horien modernitatea inkarnatzen du. Alta, usutan animistak diren arbasoen tradizioen xendera segitzen dute, “senda-xenda”. Horietaz elikatu eta inspiratu naiz Healing Rituals asmatzeko”

                                                                                                                                                                                          Naïssam Jalal

Naïssam Jalal / flauta, kantua, daf

Zaza Desiderio / bateria

Claude Tchamitchian / kontrabaxua

Kartsen Hochapfel / txeloa

00:00 OLARIA - FORRÓ DANTZALDIA
                                                                                                      Atharriko oihal etxean

photo trio Olaria
Olaria © Nesar Ouaryachi

Olaria dantzaldi bat da !

Perkusio, kantu, eskusoinu eta Rabecaren (Brasileko arrabita herrikoia) soinuen bitartez, erritmo brasildarrek sonatzen dute eta dantza pizten da. Musika artisanala, goxotasunean etxeetan egina, Olaria-ren hiru musikariekin partekatzekoa !

Corentin Restif / eskusoinua

Léo Corrêa / rabeca, kantua

Berta Busto / zabumba