19:00 KONTZERTUAK ELIZAN - Polifoniak
prezio librean 6€ etatik goiti
BELUGUETA
ÒC-PROGRESIBO POLIFONIA
2017an Belugueta taldea biltzen da gogo amankomun baten inguruan : bere elea musika tradiozionaletan eramaitea eta horren elikatzea. Bost artistak, mariñelak edo txori migratzaileen moduan, kultura tradizionalen aniztasunan mugitzen dira haien fruitu eta xedeekin bat eginez.
Toulouseko herrialdean sortzen da bertako hizkuntza okzitandarran sortzeko, erraiteko ebidentzia, errepertorio berri batekin eta bakotxaren eragin anitzek aberasturiko sorkuntza originala baten bidez.
Sorkutza hori 2018an plazaratua izan zen, sensibilitatez beteko kontzertu bati bizia emanez. Beluguetak kontzertuak oholtza sonorisatuetan egiten ditu, baina berezi maite du akustikoki kantatzea leku berezi eta elizetan adibidez.
Okzitaniako polifonia berri mugimendu hortan, Belugueta egiazki berezia da… Bost kantari horien botzek Okzitaniako lurraldetarik haratago eramaiten gaituzte : seguraski leku arkaiko batera, kantuaren funtzioari lotua, biziaren gertakarien segitzea, kondatzea.
Haatik, Beluguetak bere testuak idazten, konposatzen eta kantatzen ditu Lengua d’Oc-tarrez. Hemen ainguratzea dugu aipatzen sustraiak baino. Hizkuntza bizia dute, haien musika bezaka. Haien bihotzen hatsetik jalgitzen da, eta perkusioen taupadetan hedatzen.
Alkimia hortan, ez da orduan deus baztertzen : botzen tinbroen mixitatea, polifonia indartsu eta zizelkatua, perkusioen marmara, kantu inprobisaketa… dentela musikala, beharrietatik ezin utzia !
Lucie Gibaux, kantu eta perkusioak
Julien Lameiras, kantu eta perkusioak
Lolita Delmonteil-Ayral, kantu eta perkusioak
Lisa Langlois-Garrigue, kantu eta perkusioak
Julen Achiary, kantu eta perkusioak
AMAREN ALHABAK
POLIFONIA XIBEROTARRA
Maider Bedaxagar
Graxi Bedaxagar
Lüxi Agergarai
Arantxa Camus
Ihitz Iriart
Maika Etxekopar
Ttipitatik kantuan murgildurik, Amaren Alabak Xiberoan elgarrekin kantatuz handitu dira. Emazte talde honek polifonian, a capella eta taularatze xume baten bidez Euskal Herriko eta kultura-auzoetako kantu xaharrak lantzen ditu. Bernat Etxepare apezaren lehen olerki inprimatuetatik Itxaro Borda-ren hitzetara, Etxahun Barkoxe-ren 19.menteko kronika poetikoetatik iraganez, kantutegi eta literatura herrikoiarekin jostatzen dira. Pastoraleko makila eskuan, kantuak plazara ekartzen dituzte, behin eta berriz. “Gure hitzak esan, berriz esan, ez daitezela ahaztu, ez daitezela gal…” (Bernardo Atxaga).
21:00 "BEHEREKO PLAZA"n BESTA
EGITARAUA EGUNEZ EGUN
Aintzin festibala : uztaila, ostirala 15 – larunbata 16
Festibala : uztaila, osteguna 21 – ostirala 22 – larunbata 23 – ingandea 24