06:45 ARGI HASTEA
Elizaldian – urririk
Goiz esnatzen diren edo lo egin ez dutenentzat… bigarren Argi Hastea Elizaldian. Inprobisatua, sorpresa bat izanen da, festibalean izanen diren artistekin batera…
15:00 SOLASALDI - IKUSGARRI
Hôtel du Chênean – urririk
« Sorkuntza artistikoaren lekua bizian eta lurraldean »
Paxkal Indo, Itxaro Borda , Beñat Achiary, Jon Maya eta beste gonbidatuekin…
18:00 KONTZERTUAK ELIZAN
AMORES, BEÑAT ACHIARY & PEDRO SOLER
20 urtetan hasi zen Jacinto Almadén kantari mitikoa eta La Joselito dantzari xoragarrienetarikoa zirenekin jotzen. Geroztik, Pedro Soler oinarrizkoari hurbildu da geroz eta gehiago… arima hunkitzen duen soinu sakon bat, hutsuneak bizitzen duen musika bat, nundik jalgitzen diren haurtzaroaren nostalgiak, amodio libro eta gorien sukarrak…
Beñat Achiary kantariarekin, bere rezitaletan, intimitate ezin sinetsia zaintzen du, ausartzia bai eta ere goxotasunean… Amores, gaineko iturriaren kantuak, bihotz salbaiaren oldar suharrek betetzen dituztenak… hordigarriak diren kantuak, balsa baten ondotik usaindua liteken arrosa buketa bat bezala… (Lorca, Josean Artze, Mallarmé ren olerkiak, Euskal Herriko ohizko kantuak…
Pedro Soler : gitarra
Beñat Achiary : kantua
HARATAGO
« BASA AHAIDE »…
Xiberoko mendietan, Arbailetan bereziki, gure arbasoek jadanik emaiten zituzten basa munduari lotuak diren kantuak dira “basa ahaideak”. Hitzik gabe… noiz Arranoaren, noiz Belatxen hegaldaka adierazten dute… bai eta ere gizakiaren harridura naturaren parean. Hatsa eskatzen dute… bai eta ere indar sakon eta lasaia… ausartzia gailurretan.
Munduko “kantu luze” (neurririk gabeko) ederrenetan sartzen ahal dira melodia horiek!
…« HARATAGO », « plus loin »
Betidanik, bakarka eta ” a capella ” kantatuak dira basa ahaideak. Julen-ek, bere esperientzia desberdin, ikerlan, bidaien … bidez, munduko beste “kantu luze” eta kantariak topatu ditu (Turkia, Azerbaidjan…), eta haiekin trukaketak egin. Eskualde horietan, botza eta musika tresnen artean ez da mugarik.
Proiektu berri horretan, Jordi Cassagne, Nicolas Nageotte eta Bastien Fontanille-ekin batera, basa ahaideak haratago eramaiten ditu, orkestrazio berri baten bidez, baina betiko, ohizko, ispiritua atxikiz.
Hala nola… botza, violone, klarineta eta biela errotaduna gurutzatzen diren, bakotxa noiztenka Arrano, edo Itzal… bilakatuz.
Julen Achiary : kantua
Nicolas Nageotte : klarnet (turkiar klarineta), duduk
Jordi Cassagne : violone (biola gambaren baxua)
Bastien Fontanille : zanfona, banjo, amboès (Quercy-ko gaita)
21:30 DANTZA ATHARRIN
MALANDAIN BALLET BIARRITZ SILHOUETTE & MOZART à 2
MOZART À 2
1997ean, Bal Solitude deitutako ikusgarri baten duoak sortu ahal izan zituzten Mozarten « pianoentzat konzerto » etarik ateratutako orrialde batzuek. Bal edo dantzaldi baten kontextuan iragaiten ahal diren gertakari amorosen kondatzea zen xedea. Bestarentzat egokia den lekua, baina bai eta ere bakartasuna jalgiarazten ahal duena, amodioa ez delarik beti agertzen. Mozart à 2k, eskasiaren haunditasunari buruz buru jartzen den sentimendu baten fisionomia aldakor hori jorratzen du. Gaur egun Leipzig Balletoaren (Alemania) eta Wiener Staatsballettaren (Austria) errepertorioan, baleto hori, bikotezko dantza batez gehitua, Malandain Ballet Biarritz en bira-errepertorioan sartzen da berriro.
SILHOUETTE :
musika : Ludwig van Beethoven
koregrafia, irudikapenak eta jantziak : Thierry Malandain
dantzaria : Frederik Deberdt
argien asmaketa :Jean-Claude Asquié
Miarritzen sortua, l’Hôtel de Silhouette aren baratzeetan, Etienne de Silhouetten etxebizitzan. Louis XV en erregealdian finantziaren koltrolari orokorra zen eta bisaiaren itzalaren arabera eginak ziren portreteri bere izena ondorioztatu zien, seguraski bere erreformek zergapekoeri heien fortunaren itzala baizik geldiarazten bai zieten ! Solo hori, Frederik Deberdt dantzariarentzat arreglatua, Vaslav Nijinski ren itzalak zeharkatzen duen miniatura bat da. Portreta bat, silueta bat Spectre de la Rose, Petrouchka, Narcisse eta L’Après-midi d’un faune ean barne marraztua, ebakia.
musika : Wolfgang Amadeus Mozart
koregrafia : Thierry Malandain
dantzariak : Frederik Deberdt et Claire Lonchampt
jantziak : Jorge Gallardo
argien asmaketa: Jean-Claude Asquié
ERRITU - KUKAI DANTZA
Erritu taldean zein kolektiboan, naturarekin eta komunitatearekin loturik, bizitzako etapak zeharkatuz egiten den bizi-bidaia da. Etapa horiek jaiotzatik kaoseraino doaz, bakardadearen mortuan barrena, harik eta topaketara, maitasunera eta, azkenik, heriotzara iritsi arte.
Errituak zubi modukoak dira gure izate banakoaren eta esperientzia kolektibo erritualizatuaren arteko loturen zentzua aurkitzeko. Gure izate banakakoa iraganaz, orainaz, etorkizuneko promesez eta aukeraz zamaturik dago. Esperientzia kolektiboa, berriz, erreferentzia da beti, baina mugitzen eta aldatzen ari da aldi berean. Espiritualtasuna, samurtasuna eta norberaren erabakimena batzen dira bidaiarekin, zeina azkenean kolektiboa baita, baina kontzienteenen ibilbideek eragiten diotelarik.
Jatorrizko ideia: Jon Maya Sein
Koreografia: Sharon Fridman
Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte,
Izar Aizpuru, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena
Kantua: David Azurza
Musika-sorkuntza: Luis Miguel Cobo & David Azurza
Dramaturgia-laguntzailea: Antonio Ramírez-Stavibo
Argiztapenaren disenua: David Bernués & Sharon Fridman
Soinu-espazioaren diseinua: Ángel Agüero
Jantzien diseinua: Ikerne Giménez
Eszenografiaren diseinua: Oficina 4Play Arquitectura
23:30 PETITES PLANETES & METEORES, SUAK
Atharrin
« Live Cinema » zuzenean montatutako zinema, oholtzeko musika bai eta ere erakutsitako filmen barnekoa, nahasten dituen performantzia bat da. Ikerketa bat ere, ikuslearengan erlazio formatu hibrido berri batengana doana.
Errobiko Festibalaren 25. edizioa ederki bukatzeko, meteoro batzuek Planeta Ttiki horiek inguratuko dituzte. Mathieu “Moon” Saura eta Priscilla Telmon en irudien inguruan, , Paxkal Indoren suek Atharri argiztatuko dute. Kimu Txalaparta, erwan Keravec (kornemusa), Eneko Gil (dantza), Linda Rosas eta Anna Rougé (dantza sufia), Haratago eta beste sorpresekin batera…