Txalaparta ikastaldia Txomin Dhers-ekin

Txalaparta izaiteko, « txalaparta jotzeko », bi izan behar da. Musikariak batzen direlarik, musika tresna biziarazten dute, hatsa eta taupada emaiten dizkiote, musika bat sortuz, etenik gabeko mugimenduan den elkarrizketa bizi bat.

Artze anaiak, 1970. hamarakadan txalapartari hats berri bat eman ziotenak, beti Ezkandrai eta Errobiko Festibalaren familian ukan ditugu. Musika hori animatzen duen filosofia egiazki gure sakonean dugu.

 

© Guillaumme Fauveau

Txomin Dhers-ekin proposatzen dautzugu Txalaparta ikastaldi bat : deneri idekia da, sakontzeko bai eta ere musika tresna horren deskubritzeko… bi musikarien arteko elkarrizketa eta inprobisasioaren bitartez gozatzeko.

Harrera: posible igandetik (07/14), 18:30 etatik goiti

Partitzea (ez bazira Festibalean egoiten): ostegunean (07/18) gosariaren ondotik.

Egutegia/ordutegia : astelehenetik (07/15) asteazkenerat (07/17), 09:30 etatik 12:30 etarat, eta 14:00 etatik 16:30 etarat. Ordu horiek aldakorrak dira taldearen energiaren arabera. 

ARGIBIDEAK – festibalak apairuak sukaldatzen ahal ditu (prezio apalean).

Prezioa: 100€ Hiru egunak, 40€ eguna, 25€ egun erdia. Apairuak ez dira barne. 

Izen emaitea : 50€ ko erresa galdetua da izen emaitearen baieztatzeko (ikastaldi osoa hautatzen baduzu).  

Kontaktua : ezkandrai@gmail.com (izen emaite, info…)