15:00 SOLASALDI

                                     Zabaloan – urririk                                                                                                                                     

“ORKESTRA OSA” II

Solasaldiak festibalaren arima dira, ele eta musikaz osaturiko momentu bereziak, zeinetan ikusle eta artista gonbidatuak trukatzeko eta ezagutzeko parada duten. Aurten, « Orkestra Osatzearen » galdera pausatuko dugu. Nola desberdintasunak, aberatsgarri izanez gain, indibidualitateak transendatzen dituen mugimendu kolektibo baten airazteko ezin bestekoa dea ?Gomitak : RedeR Nouhaj, Aèdes, Cie Hors Série, Aztarnak…

17:00 REDER NOUHAJ

          Atharriko oihal etxean

RédèR Nouhaj - Crédit Ma Coutant
©Ma Coutant

 

Folklore ugarizko gizakia, RédèR Nouhaj-ek bere arrabita erabiltzen du, aixkolari batek bere aixkorarekin egiten duen bezala : zorroztasun, humiltasun eta esker onez zuhaitz egotziarendako. Bere sustraiak, Kaukas eta Bulgariako tradizioetan murgilduz, bere musika « one violin band” batetan loratzen da. Ikusgarri eta harrigarri !

18:00 AÈDES

                     Atharriko oihal etxean     

© Anaël Garcia-Drieu

Bi botz, instrumentazio arin eta hipnotiko bat. Aèdes-ek, airatze eta gogortasunez, eztitasun eta zangotrabez osaturiko musika gordin eta liluragarri bat proposatzen dauku. Univertso berezi baten adierazgarri !

Lutxi Achiary & Thomas Baudoin : voix, tambourins à cordes, shruti box, pieds & grelots…

21:30 KONTZERTU eta DANTZA ATHARRIN

Yellel - Hors Série konpainia

                                                                        Atharriko  gelan       

BIDAIATZEARI GOMITA BAT, HAURRIDETASUNARI DEI BAT BEZALA

YELLEL 2 © Pierre Planchenault
© Pierre Planchenault

Yellel omenaldi engaiatu bat da : identitate arkipelikoeri eta haurridetasunari egina, dantzan batuak diren gorputzen askatasunak eramaiten duena. Hamid Ben Mahik koregrafiaturik, Manuel Wandji, Hakim Hamadouche eta Ahmad Compaoréren, musikak erritmaturik (madoluth eta perkusiolari famatuak). Sei dantzarirendako asmatua izan den pieza horrek, ekialdeko ohizko dantza eta mendebaldeko dantza urbanoak batzen ditu… eta gorputz pentsaketa historia bat ehuntzen du, desberdintasuna goretsiz.

TALDEA

Zuzendaritza artistikoa, taula zuzendaritza : Hamid Ben Mahi 

Kontseilu artistikoa : Michel Schweizer 

Dantzariak : Frédéric Faula, Marine Wroniszewski, Elsa Morineaux, Aïda Boudrigua, Matthieu Corosine et Hamid Ben Mahi.

Zuzendaritza musikala eta arregloak : Manuel Wandji 

Musika konposizioa : Manuel Wandji, Hakim Hamadouche (mandoloth) et Ahmad Compaoré (batterie et percussions) Création vidéo : Christophe Waksmann 

Argi sorkuntza : Antoine Auger Régie son et vidéo : Sébastien Lamy

AZTARNAK

                             Atharriko gelan 

Marina Beheretche : 

Taulada gainean, bederatzi musikari klasiko eta herrikoi, dantzari/ekai artista batekin solasetan. Ikuslea bidai mistiko eta liluragarri batetan murgiltzen dute, Euskal Herriko tradizio eta mitologietara eramanez. Xutik atxikitzen gaituzten erroen eta uzten ditugun aztarnen bilaketa iniziatiko bat.

 

Arrabitak: Marina Beheretche, Joachim Bouillier

Alto : Aude Fade

Txelo : Emmanuelle Bacquet

Piano : Vincent Planès

Kontrabaxua : Emeline Bouillier

Kantu, flauta, perkusio : Mixel Etxekopar

Txalaparta : Paxkalin Chabaño & Paxkal Indo

Dantza, ekai arteak : Arantxa Lannes

00:00 ESZENA IDEKIA, BATUTOEN DANTZALDIA II
                                                                                                                                             Atharriko oihal etxean

Gure esperantzek gure ekintzak topatu ez dituzten leku guzietan, Batutoak beilari ditugu. Hala nola, amesten ditugu ezagutzen baino aiseago… Musika tresna eta suzko gorputzak ongi etorriak, gau pasa izarren pean ospatzeko !