Betidanik eta auten bereziki, kantu ikastaldiak iraganen dira Errobiko Festibala denboran. Zoé Perret (Gerogiako polifoniak) eta Marianne Le Tron-ek (Roy Hart Théâtre) transmizio egen batzu proposatzen dituzte festival Aintzina.

Polifonia herrikoieri begiratzen badiegu, ez da munduan Georgia bezain lurralde aberatsik. Hango herrialde bakoitza nor gehiagoka ari dira edertasunean!
Aurten, Errobiko Festibalak kantu bihotzean ukanen duenez, uros gira Zoé Perret gomitzeaz, transmizio eta partekatze momentu eder horientzat!
Egunero, bost edo sei ordu tailer, botz exploraketa eta kantu georgiarren ikasketa batzen dituztenak. Interpretatzio estiloak landuak izanen dira bereziki, bai eta ere talde ttipitako lana (3 edo 5 kantarirekin).
Aterbea eta apairuak posible dira.
"ZURE BOTZA DESKUBRITU" uztailaren 18>20
Festibalaren kantu ikastaldi historikoa Roy Hart Théâtre/Diapason -eko Marianne Le Tron du animatzen.
Ikastaro horrek zure kantatutako bai eta ere mintzatutako botz-erregistroen exploratzera gomitatzen zaitu. Goizeko gorputz beroketatik, botz/gorputzaren espazio joko kolektiboetara, banazko kantu klaseetatik sorkuntza ttipietarako laguntzara, gorputza, hatsa, botza, energia harremanetan emanen ditugu… irudimena, emozioa eta norberaruntzeko/besteeruntzeko presentzia bisitatuz.
Aterbea eta apairuak posible.
Xehetasun guztiak HEMEN KLIKATUZ.

ERROBIKO FESTIBALA EGUNEZ EGUN
Aintzin festibala : uztaila, ostirala 15 – larunbata 16
Festibala : uztaila, osteguna 21 – ostirala 22 – larunbata 23 – ingandea 24