15:00 SOLASALDI
Zabaloan – urririk
“ORKESTRA OSA” III
Solasaldiak festibalaren arima dira, ele eta musikaz osaturiko momentu bereziak, zeinetan ikusle eta artista gonbidatuak trukatzeko eta ezagutzeko parada duten. Aurten, « Orkestra Osatzearen » galdera pausatuko dugu. Nola desberdintasunak, aberatsgarri izanez gain, indibidualitateak transendatzen dituen mugimendu kolektibo baten airazteko ezin bestekoa dea ?
Gomitak : Rokhs, Etenesh Wassié trio, Eve Risser & le Red Desert Orchestra, Djé Baleti & La Vespa Cougourdon
17:00 Rokhs
Atharriko oihal etxean

Rokhs bikoteak -“begitarte” persiarrez – Persiako errepertorio klasikoaren aniztasuna exploratzen du, tradizio sakon horren arrainterpretazio sentikor eta berezi bat proposatuz. Târ eta botza solasetan, batzen dira… bidaia hasten da.
Sogol Mirzaei : târ
Hossein Rad : voix et percussions
18:00 ETENESH WASSIÉ TRIO
Atharriko oihal etxean

Etenesh Wassié etiopiarraren botz indartsua, Mathieu Sourisseauren gitar apala eta Sébastien bacquiasen kontrabaxua batuz, hirukote hori bakarra da, dudarik gabe ! Etiopiako tradizio musikalak bibrazioan sarrarazten ditu, soinu experimentazio liluragarrienetarikoekin kontaktuan. Hipnotikoa, egiazkoa, bizitzekoa.
Etenesh Wassié : kantu
Mathieu Sourisseau : gitar apal elektroakustikoa
Sébastien Bacquias : kontrabaxua
iruditan hemen
21:30 KONTZERTUAK ATHARRIN
RED DESERT ORCHESTRA - Eurythmia
Atharriko gelan

Eve Risser musika egileak du orchestra berezi hori eramaiten. Red Desert Orkestrak, Europatik eta Afrikatik jiten diren musikariak biltzen ditu eta haien soinu, erritmo eta suhartasun ausartak baltsan emaiten ditu, musika hipnotiko, erritmiko eta jalgiaraziz… burutik elki ezina ! Jazzaren eta erritmo afrikarren artean, nomadismora gomitatzen gaitu, bai eta ere ametskeriari.
Eve Risser : konposizio, piano, botz / Lionel Garcin : sax alto, teklatu/ Alexandra Grimal : sax tenor / Grégoire Tirtiaux : sax baritono, carcabas / Nils Ostendorf : tronpeta, teklatu / Matthias Müller : tronboia / Tatiana Paris : gitarra elektrikoa, tronboia / Ophélia Hié : balafon, bara, botz / Mélissa Hié : balafon, djembe, botz / David Merlo : gitar apal elektroakustikoa / Oumarou Bambara : djembe, bara / Emmanuel Scarpa : bateria, botza / Céline Grangey : soinua
DJÉ BALÈTI & LA VESPA COUGOURDON
Atharriko - gelan

Kasu ! Mila kolorezko gaualdia prestatzen daukute horiek , Jérémy Couraut-ren ibilbide musikal mestizatuaa elikatua! Djé Balèti hirukote indartsuak eta Vespa Cougourdon eko vespayres eroek eragin beroaren menpe, ihauteri kontrolaezinan sarraraziko gaituzte. Karibe, Afrika eta Okzitaniako influenziak nahasten dituzte… eta groove hibrido horrek, espinaren soinuarekin batera (desagertua omen zen hari musikatresna hori) Atharri sutan jarriko dute, tronpen haize erlatuek airaraziko gaituzte, eta perkusioek sustraituko.
Jérémy Couraut (Espina eta kantu), Menad Moussaoui (gitar apal), Antoine Perdriolle (Bateria), Jérôme Désigaud (tronpa), Lilli Stefani (Pétadou), Nicolas Frayssines (Tronpa), Simon Kastelnik (tronpa)

00:00 ESZENA IDEKIA, BATUTOEN DANTZALDIA III
Atharriko oihal etxean
Gure esperantzek gure ekintzak topatu ez dituzten leku guzietan, Batutoak beilari ditugu. Hala nola, amesten ditugu ezagutzen baino aiseago… Musika tresna eta suzko gorputzak ongi etorriak, gau pasa izarren pean ospatzeko !
EGITARAUA EGUNEZ EGUN
Aintzin festibala : ostirala uztailaren 15-an
Festibala : uztaila, osteguna 20 – ostirala 21 – larunbata 22 – igandea 23