17:00 ELIZALDIAN, ESTRENALDIA
Sanokin euria egiten badu
SOLASALDI :
“ORKESTRA OSA” I
Solasaldiak festibalaren arima dira, ele eta musikaz osaturiko momentu bereziak, zeinetan ikusle eta artista gonbidatuak trukatzeko eta ezagutzeko parada duten. Aurten, « Orkestra Osatzearen » galdera pausatuko dugu. Nola desberdintasunak, aberatsgarri izanez gain, indibidualitateak transendatzen dituen mugimendu kolektibo baten airazteko ezin bestekoa dea ? Gomitak : Kimilia, Nout, Kimu Txalaparta..
19:00 apairu, talo, ostatu, musika...
Atharrin
21:30 KONTZERTUAK ATHARRIN
KIMU txalaparta
Atharriko gelan

Txalaparta
Orkestra gaia duen Errobiko Festibala bat ezin ginuen antolatu txalapartariak baztertuz ! Txalaparta izaiteko, « txalaparta jotzeko », bi izan behar da. Musikariak batzen direlarik, musika tresna biziarazten dute, hatsa eta taupada emaiten dizkiote, musika bat sortuz, etenik gabeko mugimenduan den elkarrizketa bizi bat.
Txomin Dhers eta Sergio Lamuedra festibala idekiko dute, Kimilia Kantari, bereziki sortutako Georgiar-Euskaldun abesbatzarerekin interakzioan hasi aintzin.
KIMILIA KANTARI - sorkuntza
Atharriko gelan

Kimilia – « altxorra » ohizko georgiarrez – Tbilisin sortu zuten Zoé Perret frantsesak, Zura Andguladze eta Koka Khijakadze georgiarrek. Haien maneran, polifoniaren harri bitxiak, hats berridun ohizko kantuak eta botz askatasunak biziarazten dituzte. Itsasun, haien kantuak elkartuko dituzte Euskal Herriko dozena bat kantarien botz eta kantuekin. Topaketa indartsua eta nehoiz ez ikusia izanen da, bozkarioa eta eskuzabaltasunaren izarren pean.
Julen Achiary, Beñat Achiary, Zura Andguladze, Claudine Arhancet, Bixente Etxegaray, Colinne Florence, Ihitz Iriart, Maia Iribarne, Jon Itzaina, Koka Khijakadze, Ioana Lemoine, Mathieu Mendizabal, Maddi Oihenart, Zoé Perret, Agathe Pitarch: botzak
Nout
à Atharri - salle

Flauta, harpa eta bateriaren topaketatik ahalmen asmaezinak sortzen saiatuz, Nout hirukoteak sorpresaz beteriko musika indartsu bat ateratzen du, rock, jazz eta noisearen mugetan. Energiaz beteriko eta betetzen gaituen esperientzia, nun onirismoa energiarik sutsuenari segitzen dion, eta alderantziz.
Delphine Joussein : flauta, fx
Rafaëlle Rinaudo : harpa elektrikoa
Blanche Lafuente : bateria
00:00 ESZENA IDEKIA, BATUTOEN DANTZALDIA II
Atharriko oihal etxean
Gure esperantzek gure ekintzak topatu ez dituzten leku guzietan, Batutoak beilari ditugu. Hala nola, amesten ditugu ezagutzen baino aiseago… Musika tresna eta suzko gorputzak ongi etorriak, gau pasa izarren pean ospatzeko !
EGITARAUA EGUNEZ EGUN
Aintzin festibala : ostirala uztailaren 15-an
Festibala : uztaila, osteguna 20 – ostirala 21 – larunbata 22 – igandea 23