Txalaparta izaiteko, “txalaparta jotzeko”, bi izan behar da. Bi musikariak batzen dira eta orduan, musikatresna, musika, etenik gabeko elkarrizketa bizia sortzen dute.
1970. hamarkadan txalaparta ber-asmatu zuten Artze anaiak, hastapenetik Ezkandrai eta Errobiko Festibalaren familiaren barne izan ziren. Musika eta tresna hori animatzen duen filosofia gure ADN-an sakona dugu.
Aurten hirugarren aldikotz, txalaparta ikastaldi bat proposatzen dautzugu.
Guzieri idekia da, bi musikarien arteko elkarrizketa eta inprobisaketa deskubritzeko edo sakontzeko.
Musikatresnaren ezagutzea, ikusmolde filosofikoa eta teknika, « Txakun »-aren bidez.
Erritmo eta estilo desberdinen esplorazioa.
Ibilbidea ikasleen arabera egokituko da.
Tresna ugari jotzen dituen musikaria da, eta bereziki Txalapartan sutsua. Hamar urtez Jean-Claude Enrique « ttikia »-rekin aritu da, eta oraindik aritzen Sergio Lamuedrarekin Kimu Txalaparta bikotean, bai eta ere Xiberoots, Mäirü, Basabi eta Txaptrax taldeekin.
Nagusiki, kontzertuak egiten ditu, eta Txalaparta erakasten ikastaldi, kurtso eta konferentzien bidez.
« Txalaparta, bizitzeko molde bat da. Erranen nuke, bizia bezala dela. Bikotean baizik jotzen ahal den musikatresna bakarra da munduan. Orduan, arnasten, bestea behatzen ikasi behar da, lekua utziz edo batzutan hartuz. Mintzatu nahi duten bi gizakien arteko ekintza bat da. Txalaparta jotzen duzularik, ez zira bakarrik, eta bizian bezala, elgar-bizitzen ikasi behar duzu. »