Festibalaren aurkezpena
1996tik, Errobiko Festibalak arlo askotako munduko baita Euskal Herriko artistak biltzen ditu uztailan. Musika eta dantza, kantuak eta atabalak, elkarrizketak, poesia eta arte plastikoak. Esperantza eta erresistentzia erritmoek antolatutako polifonia artistiko bat, zeinen idazkera etengabe berritu baita.
Tradizio bizien eta posible berrien bilatzearen bidegurutzean, festibala sorkuntza gune bat gelditzen da, beste ezer baino lehen. Hor sortzen dira artista anitzen proiektuak, partekatzeko irrika duen publikoaren aitzinean. Ikastaldiek eta elkarrizketek festibala trukerako eta transmisiorako leku bihurtzen dute, elkarbizitzarako eta topaketerako gune.
Errobiko Festibala Errobi ibaiaren ospakizuna da. Bizia eta graziosa, Pirinioak libreki eta lurrazpiko 1.000 sareren bidez beheiti egin ondoan, Aturri ibaiarekin elkartzen da Baionan, ozeano zabalean murgiltzeko. Itsasun, Pas de Roland-eko arroilak zulatu zituen tokian, mendien lehen jalgitzean, Artzamendi, Iguzkimendi, Festibalak bere lekua aurkitu zuen. Honek ametsera eta askatasunera gonbidatzen du, lan leial eta gogorrera. Arranomendi eta Ezkandrai mendien tontorretatik ozeanoa ikus daiteke. Itsasoa. Itsasoaren, lurraren eta zeruaren bidegurutzean, Itsasu Mundu-Osoaren erdian den lekua da.
Errobiko Festibala, beraz, nabigaziorako, ibilaldirako, hegaldirako gonbidapena da. Nahi bezala da. Mundu osoko tradizio herrikoi bizietatik etorritako artistek zulatutako ildoetan zeharreko bidea. Topaketen harira, ur korrontearen kontra iturrira joanez, arte inprobisatuak eta interpretazio sortzailea beren baitatik ureztatzen eta birsortzen dira, ondare bizi baten seinale. Euskaraz, Josean Artze poetaren arabera, "Gogoratu" hitzak, "Presente egin" esan nahi du, hots, berpiztea. Gaia da, beraz, tradizio biziarekin berrelkartze emankorretan berpiztea.
« Guk hautatzen ez dugulako, kantuak hautatzen gaitu. Kantariak beste bihotz batzuetara hegal egitea besterik ez du. » — Josean Artze
2018an zendu aitzin, Josean Artzek zioen: « Guk hautatzen ez dugulako, kantuak hautatzen gaitu. Kantariak beste bihotz batzuetara hegal egitea besterik ez du. ». Itsasuko gainetatik, Errobiko Festibala ezezagun horrengana hegal egiteko gonbidapena da. Edouard Glissant filosofoak honela definitzen zuen espazio horretarantz: "Non sakabanaketak elkartzea ahalbidetzen duen eta non kultura talkak, desharmonia, desordena eta interferentzia sortzaile bihurtzen diren". Goazen Mundu-Oso-ko abentura ederrera...
Elkartea : Ezkandrai
Ezkandrai elkartea 1996an sortu zuen Euskal Herriko artista talde batek, sorkuntza artistikoaren alde lan eginez, lurraldea garatu nahian. Artistak eta publikoa errezibitzen dituzten ekitaldiak antolatzen ditu, eta aldi berean proiektu anitz ekoizten eta zabaltzen ditu. Sorkuntza lan zorrotzak sostengatuz, partaide anitz harremanetan ezartzen ditu.
Sortu zenetik, belaunaldi desberdinak elkartean sartu dira. Batzuk bertan sortu eta hazi dira. Gomitatuak diren artista eta filosofoekin familia zabala osatzen dugu. Haien artean Edouard Glissant eta Patrick Chamoiseau: haien etorrerak funtsezkoak izan ziren gure pentsamendua aberasten laguntzeko. Artxipelikoa bilakatu den pentsamendua. Gure erroetatik abiatuz, gure kultura eta lurraldea garatu nahi ditugu, mundu osokoekin lotuz.
Kultur bioaniztasunaren garrantziaz jabeturik, Kreolizazioaren kontzeptua defendatzen dugu, nortasun gibelakadaren tentazioen aurrean harresi hoberena iruditzen zaiguna. Arte biziek, urratsez urrats, sorkuntza prozesu zabal baten katalizatzaile gisa jokatzen duten prozesua.
Gure erroak euskaldunak dira, gure adierazpen hizkuntza artistikoa euskara da, baina eramaten ditugun proiektuek ez dute hesi estilistikorik ezagutzen. Mundu-Oso-ko musika tradizionalak, jazza, dantzak, poesia, inprobisaketak eta polifoniak hor gurutzatzen eta nahasten dira. Eta zuhaitzak bezala, gure sustraiak eta adarrak garatzen ditugu, gure lurra lantzen dugun bitartean Bestearengana hurbiltzeko.
PARTAIDETZAK
Ezkandrai bere lurraldean errotua den elkartea da, eta, aldi berean, kanpoari irekia. Lokarri artistiko eta kulturalak ehuntzen ditugu, bai tokika, bai nazio mailan eta baita nazioartean ere, gure sorkuntza ibilbidea eta proiektuak aberastuz.
Tokiko partaidetzak eta lankidetza artistikoak
Euskal Herriko eta Akitania Berriko kultur eragile nagusiekin elkarlanean ari gara, bereziki:
- Malandain Ballet Biarritz
- Kukai Dantza
- Hebentik / Xiru
- Bilaka Kolektiboa
- Scène Nationale du Sud Aquitain
- Loraldia
Partaidetza horiek gure ekintza elikatzen dute eta gure eskualdeko dinamika kulturala indartzen dute.
Euskal Herritik haragoko sareak eta partaidetzak
Gure irekitzea estatu mailako eta nazioarteko egiturekin elkarlanean arituz ere egiten da:
- Lost In Traditions / La Grande Folie (Limousin) – 2023an, Haratago diskoa argitaratu genuen La Grande Folie diskoetxearekin, haien kolektiboarekin aspaldiko harreman artistikoa jarraituz.
- Red Zone Franche – Munduko musikei eskainitako sarea, Frantzian eta nazioartean aktiboa.
- FAMDT (Musika eta Dantza Tradizionalen Aktoreen Federazioa) – Beñat Achiaryk federazio honen sortzean parte hartu du, eta 2025ean kide izateko asmoa dugu.
- Souffle Collective (Parise) – Julen Achiaryk sare artistiko honekin kolaboratzen du aldizka, Parisen, Segriesen, Erroman edo beste tokietan antolatzen diren gertakarien kari.
Trukaketa horiei esker, gure ingurumenak zabaldu eta gure ekoizpenak aberastu ditzakegu, bereziki Errobiko Festibala.
Gure erakunde partaideen laguntza
Gure ekintzak posible dira, ondoko hauen sostengu baliotsuari esker:
- Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseilua
- Akitania Berriko Eskualde Kontseilua
- Euskal Hirigune Elkargoa
- DRAC Akitania Berria
- Itsasuko Herriko Etxea
- Euskal Kultur Erakundea
- Lan Ministerioa
Elkarlan instituzional horiek lagun ditugu, munduari irekia den kultura bizi bat sortzeko, zabaltzeko eta partekatzeko.
Elkarrekin segi dezagun sorkuntza astintzen!
KULTURA ESKUBIDEAK
Ezkandrairen baitan, kultura eskubideak gure urratsaren muinean ezartzen ditugu. Gure engaiamenduak funtsezko hainbat dimentsiotan arreta berezia emaiten du:
Ondare engaiatua: feminismoa eta familia artistikoa
Ezkandrai, batez ere artista eta zale familia da. 1996an sortua, 2021era arte Maite Achiary Etchemendy buru izan zen, bere bizi osoan emazteen eskubideen eta hitzaren alde borrokatu zen. Engaiamendu hori gure nortasunaren parte da eta gure ekintza guzietan islatzen da, bereziki Errobiko Festibalan.
Harreman soziala, eszenatik haratago
Ezkandrai-ko artistak eta gurekin kolaboratzen dutenak musika eta dantza herrikoiatik datozkigu gehienbat, beren lurraldeetan errotuak. Haien funtzioa ez da praktika profesional batera mugatzen: funtzio sozial bat daramate, non artea – herrikoia edo esperimentala izan – topaketen eta kohesioaren egiazko bektore bilakatzen den.
Transmisioa, kultura biziaren oinarri
Lotura horrek iraun dezan, garrantzi handia ematen diogu kantuaren, instrumentuen, dantzaren transmisioari. Ikastea, partekatzea eta praktikatzea lurralde kulturalaren bizitasuna elikatzen duten oinarrizko eskubideak dira. Horregatik engaiatzen gara jakintza horiek eskuragarri bilakatzea.
Euskara, hizkuntza bizia eta sortzailea
Euskara gure nortasunaren zutabe bat da. Hauen bidez baloratzen dugu:
- Komunikazio elebidun bat (idatziz eta ahoz)
- Bere integrazioa gure sorkuntzetan, baita haien sorkuntza prozesuetan ere
Munduari irekia den kultura
Euskal Herriko kultur eskubideak ez dira euskaldunentzat bakarrik! Bere hastapenetatik, Ezkandrai-k kulturen arteko trukaketaren aberastasunak ikertzen ditu, ikuspegi baztertzaileetatik urrun. "Kreolizazioa"-ren (Eduardo Glissant) kontzeptuan inspiraturik, esperientzia artistikoak proposatzen ditugu, non Bestearekin elkartzeak eraldatzen gaituen, sustraiak ezabatu gabe. Ikuspegi hori gure sorkuntzetan aurkitzen da, baina baita Errobiko Festibalan ere, non artista errotuak eta irekiak gomitatzen diren.