Argibideak

Autoz

Itsasu aurkituko duzu Baionatik 25 minutura, D932 bidea hartuz.

Ibilbidea begiratu

Treinez

54 liearen bidez, Baiona/Garazi : Itsasuko geltokia berriz erabilgarria da!

Ordutegiak begiratu

Autobusez

Itsasurat heltzen ahal zira Txik Txak sarearen bidez, Baionako edota Kanboko geltokietatik abiatuz.

Ordutegiak eta lineak begiratu

Auto-partekatzean

Zure autoa parteka ezazu taldean bidaiatzeko, eta horren bidez, gastuak bai eta ere ingurumen-inpaktua murriztu.

Ibilbide bat bilatu edo proposatu

Hotel eta ostatuak

Hotel, ostatu eta aterpetxe ugari bada Itasu eta inguruetan.

Ostatuak begiratu

Oihal-etxe eta furgonetak

Dohainikako akanpaleku bat badugu festibalarientzat, komunak eta ur-puntuak barne.

Elizaren bidean kokatua da, eskola publikoaren parean.

Festibalaren lekuan bertan

Jateko lekuak eta ostatua aurkituko dituzu festibalaren gunean. Gainera, apairuak (mahai-zerbitzua) eskainiko ditugu gauero ikusgarrien aintzinetik, bai eta ere ostiral eta larunbateko bazkarientzat (13 :00 etatik goiti).

Inguruan

Itsasuk eta inguruko herriek, jatetxe eta ostatu onak dituzte !

Mahain onak begiratu

Sarreren erosteko

Aintzin-txarteltegia gure web gunean idekitzen dugu. Bestela, festibalean bertan erosten ahalko dituzu.

Sarrerak

Prezioak

Prezio murriztuak online txarteltegian

Prezio murriztuak bertan : langabetu, ikasle eta 16 urtetik beherakoentzat.

Dohainikako sarrera 12 urtetik beherakoentzat.

Larunbateko eta igandeko ibilaldiak dohainik dira (prezio librean).

Gonbidapen eta akreditazioak

Festibaleko gomita edo akreditazioa baduzu, sarreran aurkeztu zaite froga-agiriarekin.

Errobiko Festibala nun gertatzen da ?

Atharri esker-paretan elkartzen gira, Itsasun.

Ibilbidea

Nola ordaintzen ahal da bertan ?

Eskudiru, karta edo txekez ordaintzen ahalko duzu. Itsasun ez da kutxa automatikorik (hurbilena Kanbon da).

Zoin dira festibalaren ordutegiak ?

Idekitzeak : Ostegunean 17:00etan / Ostiralean 13:00etan / Larunbatean 13 :00etan.

Nun aparkatzen ahal da ?

« Biena » eta « Elizako » aparkalekuak, oinez 5 minutura dira. Haien kokapena mapan begiratu.

Guneak, Mugikortasun Urriko Pertsonenzat sarbidea badu ?

Gune osoa mugikortasun urriko pertsonentzat egokia da.

Komunak nun dira ?

Komunak eta ur-puntuak aparkalekuan ; Atharrin ere, dutxak eta komunak badira.

Txakurrak onartuak dira ?

Txakurrak onartuak dira gunean, sokatik atxikiak badira, bainan ez gela kontzertuan.

Nola laguntzaile bilakatu ?

Languntzaren arabera, web guneko orri espezifikoa begiratu, eta gurekin harremanetan jar zite!

Boluntariotza

Ez dut nere galderaren erantzunik aurkitu ?

Beste edozein galdera ukanez gero, gurekin harremanetan jar zite.

Kontaktua