Festibala

Proiektua Oroitzapenak Boluntariotza

Festibalaren aurkezpena

1996tik, Errobiko Festibalak arlo askotako munduko baita Euskal Herriko artistak biltzen ditu uztailan. Musika eta dantza, kantuak eta atabalak, elkarrizketak, poesia eta arte plastikoak. Esperantza eta erresistentzia erritmoek antolatutako polifonia artistiko bat, zeinen idazkera etengabe berritu baita.

Tradizio bizien eta posible berrien bilatzearen bidegurutzean, festibala sorkuntza gune bat gelditzen da, beste ezer baino lehen. Hor sortzen dira artista anitzen proiektuak, partekatzeko irrika duen publikoaren aitzinean. Ikastaldiek eta elkarrizketek festibala trukerako eta transmisiorako leku bihurtzen dute, elkarbizitzarako eta topaketerako gune.

Errobiko Festibala Errobi ibaiaren ospakizuna da. Bizia eta graziosa, Pirinioak libreki eta lurrazpiko 1.000 sareren bidez beheiti egin ondoan, Aturri ibaiarekin elkartzen da Baionan, ozeano zabalean murgiltzeko. Itsasun, Pas de Roland-eko arroilak zulatu zituen tokian, mendien lehen jalgitzean, Artzamendi, Iguzkimendi, Festibalak bere lekua aurkitu zuen. Honek ametsera eta askatasunera gonbidatzen du, lan leial eta gogorrera. Arranomendi eta Ezkandrai mendien tontorretatik ozeanoa ikus daiteke. Itsasoa. Itsasoaren, lurraren eta zeruaren bidegurutzean, Itsasu Mundu-Osoaren erdian den lekua da.

Errobiko Festibala, beraz, nabigaziorako, ibilaldirako, hegaldirako gonbidapena da. Nahi bezala da. Mundu osoko tradizio herrikoi bizietatik etorritako artistek zulatutako ildoetan zeharreko bidea. Topaketen harira, ur korrontearen kontra iturrira joanez, arte inprobisatuak eta interpretazio sortzailea beren baitatik ureztatzen eta birsortzen dira, ondare bizi baten seinale. Euskaraz, Josean Artze poetaren arabera, "Gogoratu" hitzak, "Presente egin" esan nahi du, hots, berpiztea. Gaia da, beraz, tradizio biziarekin berrelkartze emankorretan berpiztea.

« Guk hautatzen ez dugulako, kantuak hautatzen gaitu. Kantariak beste bihotz batzuetara hegal egitea besterik ez du. » — Josean Artze

2018an zendu aitzin, Josean Artzek zioen: « Guk hautatzen ez dugulako, kantuak hautatzen gaitu. Kantariak beste bihotz batzuetara hegal egitea besterik ez du. ». Itsasuko gainetatik, Errobiko Festibala ezezagun horrengana hegal egiteko gonbidapena da. Edouard Glissant filosofoak honela definitzen zuen espazio horretarantz: "Non sakabanaketak elkartzea ahalbidetzen duen eta non kultura talkak, desharmonia, desordena eta interferentzia sortzaile bihurtzen diren". Goazen Mundu-Oso-ko abentura ederrera...

Elkartea : Ezkandrai

Ezkandrai elkartea 1996an sortu zuen Euskal Herriko artista talde batek, sorkuntza artistikoaren alde lan eginez, lurraldea garatu nahian. Artistak eta publikoa errezibitzen dituzten ekitaldiak antolatzen ditu, eta aldi berean proiektu anitz ekoizten eta zabaltzen ditu. Sorkuntza lan zorrotzak sostengatuz, partaide anitz harremanetan ezartzen ditu.

Sortu zenetik, belaunaldi desberdinak elkartean sartu dira. Batzuk bertan sortu eta hazi dira. Gomitatuak diren artista eta filosofoekin familia zabala osatzen dugu. Haien artean Edouard Glissant eta Patrick Chamoiseau: haien etorrerak funtsezkoak izan ziren gure pentsamendua aberasten laguntzeko. Artxipelikoa bilakatu den pentsamendua. Gure erroetatik abiatuz, gure kultura eta lurraldea garatu nahi ditugu, mundu osokoekin lotuz.

Kultur bioaniztasunaren garrantziaz jabeturik, Kreolizazioaren kontzeptua defendatzen dugu, nortasun gibelakadaren tentazioen aurrean harresi hoberena iruditzen zaiguna. Arte biziek, urratsez urrats, sorkuntza prozesu zabal baten katalizatzaile gisa jokatzen duten prozesua.

Gure erroak euskaldunak dira, gure adierazpen hizkuntza artistikoa euskara da, baina eramaten ditugun proiektuek ez dute hesi estilistikorik ezagutzen. Mundu-Oso-ko musika tradizionalak, jazza, dantzak, poesia, inprobisaketak eta polifoniak hor gurutzatzen eta nahasten dira. Eta zuhaitzak bezala, gure sustraiak eta adarrak garatzen ditugu, gure lurra lantzen dugun bitartean Bestearengana hurbiltzeko.