Joan eduki nagusira
Euskal Kantuak© Florent Gardin

Argibideak

  • Beharrezko mailaErdikoa
  • Prezioa150€
  • Prezio apaldua120€
  • Gehienezko ikasle kopurua12 pertsona
Euskal Kantuak

Euskal Kantuak

Julen Achiary-rekin
Uzt 20 → Uzt 22 10:00 – 13:00 / 15:00 – 17:00

Argibideak

  • Beharrezko mailaErdikoa
  • Prezioa150€
  • Prezio apaldua120€
  • Gehienezko ikasle kopurua12 pertsona

Deskribapena

Euskal ahozko tradizioaren bihotzean murgiltzeko ikastaldia.
Ikastaldi honek zuen ahots-teknika aberasteko parada emanen dizue, euskal errepertorio baten bidez honako hauek landuz: soinua, arnasa, apaindurak, ahotsaren proiekzioa, bakarka eta polifonian.
Ikastaldia bakarkako kantuan eta/edo kantu polifonikoan jadanik praktika duten pertsonei irekia da. Ez da beharrezkoa musika irakurtzen edo idazten jakitea.
Izena ematean, ikasle bakoitzari galdeginen zaio bere maila eta ikastaldiari buruz dituen iguripenak zehaztea.

Egitaraua

Euskal Herrian, ahoz aho transmititua, kantua erritu, besta eta ospakizunen parte da. Familian, lagun artean edo elkarretaratze handietan kantatua, arte-praktika bat da, eta, aldi berean, lotura sozialaren eta belaunaldiz belaunaldiko transmisioaren eragile ere bai.
Hiru egunez, transmitituko den errepertorioa Iparraldeko talde-kantuetan, elkarrekin kantatzeko kantuetan eta partekatze-kantuetan oinarrituko da. Transmisio hori arnasaren, norberaren tinbrearen edo tinbre polifonikoaren, eta erresonantziaren lanketarekin batera eginen da. Harmonikoak eta bibratoa ere esploratuko dituzue.
Uztailaren 22ko arratsean, Errobiko Festibaleko ikastaldi guzietako ikasleek — euskal kantua, georgiar kantua, bulgariar kantua, txalaparta, etab. — kantuz eta musikaz parte hartuko dute Pedro Soler-ri eskainitako kontzertuaren aitzinetik eginen den oturuntza-arratsean. “Erakustaldi” bat baino gehiago, ahotsaren, musikaren eta mahaiaren plazerren inguruko kultura anitzen arteko partekatze une goxo bat izanen da.

Julen Achiary

Haren ibilbide artistikoa zuberotar kantariekiko harremanean errotzen da: haiek, haurretik, kantuaren eta basa ahaideen maitasuna transmititu diote. Besta eta topaketen erritmoan, Julen Achiary mundura eta Mundu-Orora ireki da. Uzesteko eta Itsasuko festibaletatik Kongoko urrunera, Turkiara eta Azerbaidjanera, munduko musiken eta Zuberoako Arbailletako musiken arteko loturak ehuntzen segitzen du. Ondare horien guzien gurutzagunean, nortasun musikal berezi bat garatzen jakin du, soinuen eta erritmoen etengabeko bilaketan adierazten dena. Hark urratzen duen bidea irekiduraren, topaketaren eta transmisioaren bidea da, sorkuntzan berriz pizten dena.