Programara itzuli
Solasaldiak – Utopia© Jean-Philippe Mouton

Solasaldiak – Utopia

Ametsezko munduak – Batutoen Sinfonia
UZTAILA 19 LARUNBATA 15h00 ZABALOA

Euskal Herria

“Solasaldiak” jaialdiaren bihotza dira — hitz eta musika une paregabeak, entzuleak eta gonbidatuak elkar topatzeko eta trukatzeko guneak.

Aurten, Irudimeneko Munduetan barneratzen gara, gure egunerokoarekin duten lotura sakona esploratuz.

Zoin dira asmatu nahi ditugun biharamunak ? Alde batetik, “gizon zuriak” zapaldutako populu natiboentzat ezinbestekoa den Andeetako polifonia bat sortzea; bestetik, Batuto populu irudikatuari eskainitako Sinfonia hau. Batutoek “gure esperantzek oraindik gure ekintzekin bat egin ez duten lekuetan” beilatzen dute (É. Glissant). Bizitako utopia baten errealitate amestua.

  • Al Ghar
  • Coral Rojo
  • Muzungu
  • Symphonie des Batoutos
  • T.I.M.