Programara itzuli
Rebecca Roger Cruz© Anne-Laure Etienne

Rebecca Roger Cruz

Rio Abajo – Errealismo magiko musikala
UZTAILA 17 OSTEGUNA 22h15 ATHARRI - ARETOA

Venezuela / Frantzia

Hego Ameriketako eta Iberiako kantuan ttipidanik murgilduta, ondotik musika klasikoan, antzinako musikan eta jazzean iniziatua izaiteko, bere ibilbidea rock psikodeliko, flamenko eta beste musika tradizionalek markatu dute ere. Orain, Rebecca Roger Cruzek bere musika-unibertso pertsonala eraikitzen du denboraz gaindiko xenderan.

Dantza, antzerkia, poesia eta zinemaren mundueri loturik, bere izenarekin izendatu duen proiektu horretan, paregabeko lau musikari bildu ditu, haiekin batera, bere nortasun artistikoa unibertso aske batean loratzeko.

Argitsu, sakon, intimo edo sutsu, botza etengabe garatzen den musikatresna gisa pentsatzen du, eta zintzotasuna da bere joko-modu bakarra.

  • Rebecca Roger Cruz — ahotsa, perkusioak
  • Sylvain Rabourdin — arrabita, koruak
  • Léonore Grollemund — biolontxeloa, koruak
  • Léna Aubert — kontrabaxua, koruak
  • Juri Caneiro — perkusioak, koruak, kantu difonikoa

Ikusi / Entzun