Programara itzuli
Mäirü© Nahia Garat

Mäirü

Euskal Herriko trantze-pop-onirikoa
UZTAILA 17 OSTEGUNA 00h00 ATHARRI - OIHAL-ETXEA

Euskal Herria

Mäirü, garaietan barrena galdua edo mito ahantzietatik jiten den izaki mitologikoa da... Haren inguruka, Ciboureko hamar musikari horiek, fusioaren bila, batasunaren xerka.

Soinu elektroniko, etniko eta folkak uztartuz, bazter hipnotikoak agertzen eta aldatzen diren bidai musikal eta barnekoi batean eramaiten gaituzte, entzuleak eta gorputzak transze lurrintsu batean murgilduz.

2022an argitaratu zuten izen bereko diskoaren haritik, Mäirük bal psikedeliko batera gonbidatzen zaitu, irudimenaren labe bilakatuko duten Atharriko oihal etxean.

  • Annelise Arnaud-Cazamayou — botza, harmoniuma, ttunttun
  • Txomin Dhers — txalaparta, perkusioak
  • Léo Dubarbier — sintetizatzaileak
  • Peio Erramouspe — baxua
  • Nagore Etxabe — bateria, perkusioak
  • Perrine Feriol — txirula
  • Milena Legardinier — txirula
  • Pierre Sangla — txalaparta, perkusioak
  • Txomin Ugartemendia — gitarra

Ikusi / Entzun