Txile
Bost ahotseko Txileko talde polifonikoa, Coral Rojok Ameriketako musika molde tradizionaletan oinarritutako errepertorio originala interpretatzen du.
Bere soinu-nortasunak Andeetako mendikateko eta beste latitudetako antzinako jakintzaren zaintzaileen topaketan eta ikastean du iturria, zeinentzat kantuak batez ere funtzio espirituala baitu.
Ibilmolde horrek, bere kideen hiritar izatearekin bat eginik, proposamen artistiko kreolizatu eta garaikide bat sorrarazten du: kantu polifoniko bat, izpirituari eskainia, non mundu indigena eta kreoletako melodia, tinbre eta mintzairak nahasten diren, Ekialdeko Europako eta Kaukasoko koru tradizionalak bezalako eragin urrunek tindatuak.