Programara itzuli
Batutoen Sinfonia© Sylvain Gripoix

Batutoen Sinfonia

Sorkuntza original – azken kontzertua
UZTAILA 19 LARUNBATA 22h45 ATHARRI - ARETOA

Batutoak irudimenezko herri bat dira, Edouard Glissantek asmatua. "Gure esperantzek oraindik gure ekintzekin topo egin ez duten leku guztietan zaintzen dute". Inspirazio iturri handia, omentzen ditugu sorkuntza honekin, irudimen errotuak dituzten artisten arteko bi eguneko topaketen bukaera puntua izanen dena.

Sortuko dute, beren munduak bateratuz, festibaleko hiru ekitaldien inguruan beren instrumentuen hariak, ahotsak, eta Edouard Glissant, Itxaro Borda, Joxean Artzeren poemak ehunduz. Dantzaren energia kolektiboa askatuz.

1. geldialdia: jatorrizko errotzea edo errotze berreraikia.
Ametsaren etena, trantze eta dantzarantz.
Utopia bizi izanaren aldeko adierazpena.

Kapitalismoak eta nazionalismoek irudimena eraginkortasunaren eta indibidualismoaren legeetara mugatu duten mundu batean, apartheid-a onargarri bihurtzeraino; espezieen eta kulturen desagertzea onargarri bihurtzeraino; ametsaren, poesiaren eta utopia bizi izanaren ezinbesteko izaera adierazten dugu.

  • Eve Risser — pianoa, flauta, ahotsa
  • Naïny Diabaté — ahotsa
  • Lina Belaïd — biolontxeloa, ahotsa
  • Thomas Boudé — gitarra elektrikoa, baxua
  • Julien Garin — perkusio kubatarrak, marimba
  • Julen Achiary — bateria, ahotsa