Paris
Trantze tradizionaleko musiken ildotik, izpiritua hipnotizatu eta gorputzak uhinarazten dituztenetatik, The Archetypal Syndicate-k musika dardarati bat proposatzen du, gutariko bakoitzean lurperaturik den « beste nonbait »-a esnatzeko gai dena.
Erritmoa obsesiboa da, soinua batzuetan elektrikoa, besteetan aienatua, dena deliberatuki psikodelikoa.
XXI. mendeko trantze erritual bat, izpiritu bizi guzien arteko komunikazio dantzagarri, melodiko eta espektral baterako.