Programara itzuli
Al Ghar© Fred Lombard

Al Ghar

Ametsezko kantu herrikoia
UZTAILA 19 LARUNBATA 17h00 ATHARRI - OIHAL-ETXEA

Frantzia

Laurène Pierre-Magnaniren bakarkako proiektu gisa sortua (baxua, looperra eta ahotsa), Al ghar, Arnaud Neige bateria jotzaile eta abeslariarekin bikote gisa loratzen da 2024ko agorriletik.

Haien unibertso musikalak, baxuaren indar organikoak eta perkusioen jaraikortasunak bultzaturik, soul sentsuala, poesia eleaniztuna eta inprobisazio modala nahasten dituen lurraldea arakatzen du. Testuek, batez ere frantsesez baina beste hizkuntzek zeharkatuak, nortasun-galderek markaturiko idazkera intimoa erakusten dute.

Sandra Nkaké edo Leïla Martial bezalako artistek inspiratua, Al gharrek soinu esperientzia berezia proposatzen du, non emanaldi bakoitza musika egituraren eta sorkuntza askatasunaren arteko elkargune bilakatzen den.

"Erramua arabieraz" – aldi berean sustraitzen eta deserrotzen duen musika.

  • Laurène Pierre-Magnani — ahotsa, baxua
  • Neige Arnaud — bateria, ahotsa
  • Thibault Laisney — eszena soinua

Ikusi / Entzun