Argibideak
Treinez
54 liearen bidez, Baiona/Garazi : Itsasuko geltokia berriz erabilgarria da!
Autobusez
Itsasurat heltzen ahal zira Txik Txak sarearen bidez, Baionako edota Kanboko geltokietatik abiatuz.
Auto-partekatzean
Zure autoa parteka ezazu taldean bidaiatzeko, eta horren bidez, gastuak bai eta ere ingurumen-inpaktua murriztu.
Oihal-etxe eta furgonetak
Dohainikako akanpaleku bat badugu festibalarientzat, komunak eta ur-puntuak barne.
Elizaren bidean kokatua da, eskola publikoaren parean.
Festibalaren lekuan bertan
Jateko lekuak eta ostatua aurkituko dituzu festibalaren gunean. Gainera, apairuak (mahai-zerbitzua) eskainiko ditugu gauero ikusgarrien aintzinetik, bai eta ere ostiral eta larunbateko bazkarientzat (13 :00 etatik goiti).
Sarreren erosteko
Aintzin-txarteltegia gure web gunean idekitzen dugu. Bestela, festibalean bertan erosten ahalko dituzu.
Prezioak
Prezio murriztuak online txarteltegian
Prezio murriztuak bertan : langabetu, ikasle eta 16 urtetik beherakoentzat.
Dohainikako sarrera 12 urtetik beherakoentzat.
Larunbateko eta igandeko ibilaldiak dohainik dira (prezio librean).
Gonbidapen eta akreditazioak
Festibaleko gomita edo akreditazioa baduzu, sarreran aurkeztu zaite froga-agiriarekin.
Nola ordaintzen ahal da bertan ?
Eskudiru, karta edo txekez ordaintzen ahalko duzu. Itsasun ez da kutxa automatikorik (hurbilena Kanbon da).
Zoin dira festibalaren ordutegiak ?
Idekitzeak : Ostegunean 17:00etan / Ostiralean 13:00etan / Larunbatean 13 :00etan.
Nun aparkatzen ahal da ?
« Biena » eta « Elizako » aparkalekuak, oinez 5 minutura dira. Haien kokapena mapan begiratu.
Guneak, Mugikortasun Urriko Pertsonenzat sarbidea badu ?
Gune osoa mugikortasun urriko pertsonentzat egokia da.
Komunak nun dira ?
Komunak eta ur-puntuak aparkalekuan ; Atharrin ere, dutxak eta komunak badira.
Txakurrak onartuak dira ?
Txakurrak onartuak dira gunean, sokatik atxikiak badira, bainan ez gela kontzertuan.
Nola laguntzaile bilakatu ?
Languntzaren arabera, web guneko orri espezifikoa begiratu, eta gurekin harremanetan jar zite!
Ez dut nere galderaren erantzunik aurkitu ?
Beste edozein galdera ukanez gero, gurekin harremanetan jar zite.