Joan eduki nagusira
Gaspar Claus© Alexandre Guirkinger

Gaspar Claus

Pedro sigue soñando

AZ · 21:45 · ATHARRI - OIHAL-ETXEA

Frantzia

Hamabost urte eman ditut kontzertuz kontzertu bidean, ene aitarekin, Pedro Solerrekin. Irudikatzea maite dut, bera joan denetik, agian oraindik amets egiten ari dela. Eta agian gu haren ametsa bilakatu garela — ideia bitxi anitz heldu zaizkigu heriotzaren aitzinean gaudelarik. Beraz, harentzat joko dut. Agian egiten ari den amets horrentzat.

Gaspar Claus biolontxelo-jotzaile eta konpositore frantsesa da, 1983an Cereten sortua. Perpinyako Kontserbatorioan trebatu zen, eta gero filosofia ikasi zuen Sorbonan. Goizik garatu zuen biolontxeloaren ikuspegi bat, errepertorio klasiko hutsetik askatua, inprobisazioa, idazketa, soinu-ikerketa eta tresna elektroakustikoak uztartuz. Bere ibilbideak musika garaikidea, kantua, zinema, eszena eta soinu-esperimentazioa zeharkatzen ditu. Artista anitzekin lan egin du, hala nola Bryce Dessner, Sufjan Stevens, Rone, Jim O’Rourke, Clara Ysé, Joëlle Léandre edo Keiji Hainorekin, eta luzaz bikotean aritu zen bere aitarekin, Pedro Soler flamenko-gitarristarekin. VACARME hirukotearen eta Les Disques du Festival Permanent zigiluaren sortzailea da. Gaur egun, soinu instrumentalaren eraldaketan oinarritutako ikerketa bat darama. 2021ean argitaratutako Tancade bakarkako lehen diskoaren ondotik, CELLS proiektuarekin jarraitzen du, denbora errealean eraldatutako biolontxeloari eskainia.

  • Gaspar Claus — biolontxeloa

Entzun