Ikastaldietara itzuli
Zure ahotsa deskubritu© David Goldsworthy

Argibideak

  • Beharrezko maila : Maila guzieri idekia
  • Prezioa : 150€
  • Prezio apaldua : 120€
  • Gehienezko ikasle kopurua : 12 pertsona
Zure ahotsa deskubritu

Zure ahotsa deskubritu

Marianne Le Tron-ekin
Uzt 14 → Uzt 16 10h–13h / 15h–17h

Argibideak

  • Beharrezko maila : Maila guzieri idekia
  • Prezioa : 150€
  • Prezio apaldua : 120€
  • Gehienezko ikasle kopurua : 12 pertsona

Deskribapena

Ikastaldi hori zure kantu edota mintzatu expresioak esploratzeko, askatzeko, garatzeko gonbidapena da.

Gorputz, bokalizazio eta polifonia lanen bitartez, arnas, gorputz eta ahotsaren arteko loturak eraikiko dituzu, irudimena, emozioa eta presentzia esperimentatuz.

Egitaraua

Ikasle bakotxa, espresioare, eta soinuaren plazerra kausitzeko eta loratzeko lagundua izanen da.

Posturaren kontzientzi, arnas, behatze, energia sortzaile, ahots-erregistroaren luzatzeaz pasatuz, parte hartzaileek tresna personal eta artistikoak kausituko dituzte, bakotxa bere ahotsarekin -tresna adierazgarri hori- elkarrizketa emankorran sartzeko.

Ikastaldirat jin zite maite duzun kantu edo testu batekin, « obretan » ezartzeko gogoarekin eta aintzinetik gogoz jakinen duzunarekin.

Aspalditik sakontzen dudan Roy Hart Théâtre-aren “giza ahotsa” eskola ikastaldi horren bihotz-bihotzean izanen da.

Marianne Le Tron

Marianne Le Tron, artista, kantari-antzerkilaria eta kantatu-mintzatutako ahotsaren pedagogoa da.

Roy Hart Theatre-aren kide 1978 geroztik, eta erakasle 1982 geroztik, dantzak, mugimenduak, kantu tradizionalak eta gorputz terapiak elikatzen duten ikusmolde artistiko bat garatzen du.

Carl Rogers en « L’Écoute centrée sur la personne » eta « Mouvement Authentique » en formatua, testuinguru kultural eta profesional anitzetan lan egiten du.

Artistikoki, proiektu batzuetan ere parte hartzen du : « Génération », « La Fille Squelette », « Tutti Quanti » eta « Bal Détourné ».