Joan eduki nagusira
Samba de roda : kantua eta erritmoa© Naia D'Andrea

Argibideak

  • Beharrezko mailaMaila guzieri idekia
  • Prezioa25€
  • Gehienezko ikasle kopurua30 pertsona
Samba de roda : kantua eta erritmoa

Samba de roda : kantua eta erritmoa

Karla da Silva-rekin
Uzt 23 → Uzt 23 14:30 – 16:30

Argibideak

  • Beharrezko mailaMaila guzieri idekia
  • Prezioa25€
  • Gehienezko ikasle kopurua30 pertsona

Deskribapena

Samba de roda-ren hastapen bat, borobilean, erritmoan eta denak elkarrekin kantatzeko plazerarentzat.
Karla da Silvak proposatzen duen workshop honek samba de roda ezagutzera gomitatzen du: haren erritmoak eta kantuak, bai eta praktika artistiko tradizional eta herrikoi honen eta candomblé-ko tradizioen arteko loturak ere.
Maila guziak eta, oro har, kuriosak diren guziak ongi etorriak!

Egitaraua

Ahozko transmisioan, entzute aktiboan, imitazioan eta errepikapenean oinarritutako irakaskuntza-metodo baten bidez, parte-hartzaileek ahotsa, arnasa, erritmoak eta kantuen memorizazioa landuko dituzte. Arnasketa-ariketek, gorputz-perkusioek eta galdera-erantzun jokoek bakoitzari samba de roda-ren unibertsoan pixkanaka sartzeko aukera emanen diote.Candomblé-ko terreiro-an bezala, non kantu horiek ahoz transmititzen baitira, workshop hau denei irekia da, adina, maila edo ibilbidea edozein izanik ere. Parte-hartzaileek samba de roda-ren hastapenak egiteko aukera izanen dute, eta, borobilean, bakoitzak bere lekua aurkituko du elkarrekin kantatzeko — eta dantzatzeko! — plazera partekatzeko.

Aholku praktikoak : ahots-lanak gorputza ere engaiatzen duenez, pentsa arropa arinak eta erosoak ekartzea.

Karla da Silva

Karla da Silva Rio de Janeiroko auzo herrikoietatik heldu den kantari eta konpositore belaunaldi berri bateko kidea da. Madureiran sortua eta hazia, samba eskolen sehasketako batean, bere ahotsa Lapako gau bohemioetan bezainbat orixá-ei eskainitako zeremonietan moldatu du.
Bere tinbre indartsuak, emozioz betea, Brasilgo herriaren historia darama. Hiru disko ditu argitaratuak, eta hainbat sari eta aitortza jaso ditu. Bere azken diskoa, Sotak, Frantziako, Portugalgo eta Ingalaterrako prentsak goraipatu du. Bere hurrengo diskoan, BATUK (2026), Karla da Silvak bere ondare afro-brasildarra oihartzunarazten du: sustraietatik heldu den bere ahotsak berak gorpuzten duen kultur ondarea transmititzen eta berritzen du.

« Sambaren erregina berria » — Libération
« Jendetzak gidatzeko egina den artista » — Télérama
« Karla da Silvak dena du gustuko izateko » — La Terrasse