Ikastaldietara itzuli
Georgiako botz & Kantu© Alena Bakushina

Argibideak

  • Beharrezko maila : erdikotik goiti
  • Prezioa : 150€
  • Prezio apaldua : 120€
  • Gehienezko ikasle kopurua : 18 pertsona
Georgiako botz & Kantu

Georgiako botz & Kantu

Zoé Perret-rekin
Uzt 14 → Uzt 16 10h–13h / 15h–17h

Argibideak

  • Beharrezko maila : erdikotik goiti
  • Prezioa : 150€
  • Prezio apaldua : 120€
  • Gehienezko ikasle kopurua : 18 pertsona

Deskribapena

Hiru eguneko ikastaldia, umore onean, Georgiako polifonia tradizionalak deskubritzeko edo berdeskubritzeko, zure ahotsaren ahalmenak askatuz.

Nola “georgiar sonatu”? Kantu polifoniko georgiarren aberastasuna, harmonia berezigarri eta eskualdetako estiloen aniztasunan kokatzen da : Samegreloko soinu fluidoa, Guriako zorrotzagoa, Tushetiko edo Kakhetiko melismo bereziak, edo Svanetiko harmonia arrokatsuak.

Elgarrekin, estilo horiek deskubrituko ditugu, eta haien barneratzeko bideak esploratuko ditugu, zure botzaren bakartasuna ahantzi gabe.

Gorputz eta ahots beroketak espazioan, bat bateko esplorazioak, tinbrearen, harmoniken lantzea, behatzea eta taldearen kohesioa, garrantzitsuak izanen dira ere.

Egitaraua

Gorputz eta ahots beroketak, gerogiako eskualdetako estiloen esplorazioa, kantu polifoniko georgiarra, ahots-inprobisazioa, tinbrearen eta harmoniken lana, behaketa kolektiboa.

Zoé Perret

Zoé 16 urtez Georgian bizi izan da. Frantzian kontserbatorioan ikasketak egin ondotik, ahoz ahozko polifonien pasioak Tbilissirat eraman zuen.

Han, maisu eta talde ainitzekin ikasi du eta Emmanuelle Trinquessekin « Kantu, Ahots eta Gorputz » formakuntza pedagogikoa segitu du.

Duela urteak polifonia ikastaldiak animatzen dituela Georgian Frantzian bezala.

Lagun georgiar batzuekin, Kimilia taldea sortu zuten Tbilissin, eta haien lehen albuma 2019-an argitaratu zuten. Noizbehinka, beste musikari batzuekin ere aritzen da. Dasta Avala izena duen oraiko proiektuarekin, Tbilissi zaharreko kantu ahantziak esploratzen ditu.