
Rolando Luna, Yaroldy Abreu & Liliet Orozco
Somos Cuba … y más !!
jazz
OG
·
21:00
·
ATHARRI - ARETOA
Cuba
Kubako eta nazioarteko jazzaren bi artista handi, Rolando Luna eta Yaroldy Abreu, gure festibalean arituko dira, Liliet Orozco dantzari eta koreografo miresgarriaren laguntzarekin.
Piano-jole birtuoso eta sortzailea, Rolando Luna aise dabil jazzaren, musika klasikoaren eta bere erro kubatarren artean; Yaroldy Abreu-k, berriz, Kubako perkusioaren maisu handietarik batek, bere jokoaren indar eta fintasun guzia ekarriko du.
Oholtzako haien konplizitateak eta Liliet Orozcok dakarren presentzia argitsuak bultzaturik, topaketa honek Kubako erritmoen inguruko gaualdi bizi eta ederra hitzematen du… y mucho más!
- Rolando Luna — piano
- Yaroldy Abreu — perkusioa
- Liliet Orozco — dantza