© Xavier DesmartisOihanetan ibil giten
Ibilaldi artistikoa oihanetan barna
UZTAILA 25 LARUNBATA
14:00
ATHARRI - ARETOA
Euskal Herria
Oihanean ibilaldi bat proposatzen dizuegu, protagonistak natura eder eta magikoa, festibaleko artista abenturazaleak edo beste izanen dira, eta zuek: haurrak, gurasoak, lagunak, ikusleak. Naturan murgiltzeak gure baitako sakonenaren eta barnekoenaren kontzientziara eramaten gaitu. Omnis ars naturae imitatio est
"Arte oro naturaren imitazioa da"
Seneka, Luziliori gutunak Hitzordua Atharrin 14:00tan festibalaren sartzearen aitzinean. Ibilaldiaren ondotik, arratsaldeko askaria eskainia.
- Jean-Christian Irigoyen — musikaria
- Benat Achiary — musikaria