Programara itzuli
Lurodei© Léon Lachamp

Lurodei

Hegaldi elektroniko polifonikoak
UZTAILA 18 OSTIRALA 17h00 ATHARRI - OIHAL-ETXEA

Euskal Herria

Lurodei bi botzen arteko topaketa bat da: Maylis Raynal eta Manon Irigoyen. Biak Euskal Herrikoak dira, eta bertako bizitzaren erritmoa markatzen duten kantu tradizionalak, inspirazio eta indar iturri izan dira haientzat.

Inspirazio horretatik, jatorrizko arnas bat sortu da : haien bi botz arin eta hegalariek, musika trensa berezi ugarik eta makineria elektroniko kantarien sortzen duten arnasa.

Ondorioa : poesiaren eremuan murgiltzen den polifonia bat… naturari, askatasunari eta maitasunari eskainia den denboraz kanpoko ospakizun bat, euskaraz eta frantsesez kantatua. Haien lehen EPa, “Txorien Begietan - Dans Les Yeux Des Oiseaux”, Baionan aire librean grabatua, 2024ko azaroan argitaratu zen.

  • Maylis Raynal — botza, makinak
  • Manon Irigoyen — botza, makinak

Ikusi / Entzun