
Harmattan Brothers
Afro-JazzaFrantzia
Harmattana, Mendebaldeko Afrikatik sortzen den harezko haize bero eta emankorrak, ozeanoak zeharkatzen ditu eta Amazonia elikatzen du. Haize kontinental horren gisara, Harmattan Brothers taldeak mugak zeharkatzen ditu, estiloen artean nabigatzen du eta inspirazio iturri dituen tradizioetan sustraitutako musika askea sortzen du: jazza, musika mandingarra eta folk musika.
Heien sentimen musikalak elkartzen diren tokian, sortu dira konposizio aberats eta dotoreak, inprobisazio sutsu eta bizi batzueri lekua uzten dietenak.
Gitarraren riff kulunkariek, tronpetaren nota airetsuek eta Koraren doinu zerutiarrek soinu paisaia liluragarrietara eramaten gaituzte. Orduan, urmael zahar bati begira aurkitzen dugu geure burua, eki jalgitzearen aurrean miretsiturik, edo behien artean zelai batean lasterka.
- Léo Rathier — gitarra, ahotsa
- Dorian Baste — tronpeta, ahotsa
- Drissa Kini — kora, perkusioa, ahotsa