
Harmattan Brothers
Afro-JazzaFrantzia
Harmattana, harezko haize bero eta emankorra, Mendebaldeko Afrikatik sortzen da, ozeanoak zeharkatzen ditu eta Amazonia elikatzen du. Haize kontinental horren antzera, Harmattan Brothers taldeak mugak zeharkatzen ditu, estiloen artean nabigatzen du eta inspirazio iturri dituen tradizioetan sustraitutako musika askea sortzen du: jazza, musika mandingarra eta folk musika.
Heien musikal sentimenak elkartzen diren tokian, sortu dira konposizio aberats eta dotoreak, inprobisazio sutsu eta biziak libre garatzeko lekua uzten dutenak.
Gitarraren riff kulunkariek, tronpetaren nota airetsuek eta Koraren doinu zerutiarrek soinu paisaia liluragarrietara eramaten gaituzte. Bat-batean, urmael zahar bati begira aurkitzen dugu geure burua, eki jalgitzearen aurrean miretsituta, edo behien artean zelai batean lasterka.
- Léo Rathier — gitarra, ahotsa
- Dorian Baste — tronpeta, ahotsa
- Drissa Kini — kora, perkusioa, ahotsa