Joan eduki nagusira
ESTRENALDIA© Amit Jung KC

ESTRENALDIA

Errobiko Festibalaren iturrietara

OG · 17:00 · ELIZALDIA

1996eko uda : Itsasu, arteen aroztegi bilakatzen eta munduarekin pentsatzen hasten da. Itsasuko Agiriatik (1963) 33 urtera, Gernikako haritz gaztetik adar berriak jalgi dira, eta lau haizeek hazi berriak erein dituzte. Errobiko Festibala sortu zen, Euskal Herriko artista saldo ttipi baten amets, su eta engaiamendutik.

2026eko uda : Lehen geldialdi hontan, festibalaren iturrietarat itzuliko gira, hastapeneko sua gogoratuz, sortzaileak bilduz. Hemen eta gurekin direnak, eta joan zauzkigunak. Zentko holako abentura batetan sartu ? Zentako “festibal” bat ? Zer beharrari ihardesten zakon orduan, eta horrek zer erraiten dauku gaur egun ? 30 urtez, nolako bestelakatzeak izan ote dira ? Harrizko mahainaren inguruan, Elizaldiako haritzen itzal goxoaren pean eta Ainize Madariaga lemazain : festibalaren sortzaileak, bertsolariak eta musikariak solasetan ariko dira, oroimenaren eta geroaren artean.

 

Euskal Irratien ondetan zuzenean hedaturik.