Joan eduki nagusira
FORRÓ & Ciranda, Coco...

Argibideak

  • Beharrezko mailaMaila guzieri idekia
  • Prezioa25€
FORRÓ & Ciranda, Coco...

FORRÓ & Ciranda, Coco...

Chloé de Paiva-rekin
Uzt 23 | Uzt 24 | Uzt 25

Argibideak

  • Beharrezko mailaMaila guzieri idekia
  • Prezioa25€

Deskribapena

Brasilgo Nordesteko forróa eta beste dantza herrikoiak — coco, ciranda, eta abar — denentzat eginak dira!

Dantza hutsa baino gehiago dira: adierazpide kultural, politiko, inklusibo eta anitzak. Gero eta gehiago hedatzen ari dira munduan eta Europan zehar, jendearen bizitzan goxotasun, lotura eta bozkario iturri bilakatuz.

Tailer horien bidez, dantza horien sentsazioak bizitzera gomitatzen zaituztegu: elkarrekin dantzatzera, errespetuan eta alaitasunean komunikatzera, jostatzera, oraina bizitzera, lurrean errotzera eta hegaldatzera, askatasunez sentitzera, erritmoa entzutera eta bakoitzaren denbora errespetatzera.

Egitaraua

Tailer bat, bi edo hiruren bidez, lagun arteko dantza herrikoi horiek ezagutu eta praktikatzeko aukera izanen duzu, partekatzean eta giro onean.

Forró da Lua taldearen arratseko dantzaldien aitzinetik, gorputza eta gogoa berotzeko parada ezin hobea!

Chloé de Paiva

Chloé de Paiva Brasilgo Bahia eskualdean sortua da, kultura anitzen elkargune den lurralde horretan. Han hasi zen forróa dantzatzen, hamaika urterekin. Haurra zenetik, Brasilgo besta eta gertakari herrikoi tradizionaletan parte hartu izan du.

Gaur egun, grinaz eta zilegitasunez partekatzen du bere jakintza, bere nortasuna eta kultura transmitituz Brasilgo aberastasun kulturala dantzaren bidez ezagutu nahi duten guztiei.

« Bide berri oro lehen urrats batekin hasten da. Forróa ene bizi-bidearen parte da hamaika urte nituenetik, eta bozkario handiz partekatzen dut gogoa duten guztiekin. » Chloé de Paiva