
Argibideak
- Beharrezko mailaMaila guzieri idekia
- Prezioa100€
- Gehienezko ikasle kopurua15 pertsona
Kantu eta erritmo afro-brasildarrak
Argibideak
- Beharrezko mailaMaila guzieri idekia
- Prezioa100€
- Gehienezko ikasle kopurua15 pertsona
Deskribapena
Fawzi Bergerrek trans-danborren inguruko murgiltze berezi bat proposatzen du, Brasilgo ipar-ekialdeko erritmoen, kantuen eta herri-tradizioen bidegurutzean. Ciranda, maracatu, coco eta inprobisazio kolektiboaren bidez, parte-hartzaileak praktika bizi, sentikor eta partekatu baten esploratzera gomitatuak dira. Erritmoa gorputzaren, ahotsaren, mugimenduaren, danborren, entzutearen eta inprobisazioaren energiaren bidez deskubritzen da.
Egitaraua
Bakoitza bere erritmoan aitzinatzen da, lau jardunaldi erdiko praktikaren bidez, giro irisgarri eta goxo batean.
Denak gai, denak ongi etorriak: hasiberritik maila aurreraturaino, programa pedagogikoa parte-hartzaile bakoitzaren ibilbidera, esperientziara eta nahietara egokitzen da.
Ikastaldiaren bukaeran, parte-hartzaileak Errobiko Festibalaren 30. urteurreneko larunbat gaueko desfile handi eta besta girokora batzera gomitatuak izanen dira.
Fawzi Berger
Fawzi Berger musika bizi, tradizional eta inprobisatuen ibiltari eta esploratzailea da. Duela 25 urtez geroztik, Brasil eta Frantziaren artean eraiki du bere bidea, herri-kulturen, besta-erritmoen, kantu kolektiboen eta gorputzean sustraituriko praktika musikalen haritik.
Bateria-jotzaile, perkusionista, kantari eta konpositorea izanik, transmisioaren ikuspegi sentikor eta eskuzabal bat garatzen du, non entzuteak, mugimenduak, ahotsak eta inprobisazioak leku nagusia hartzen duten. Bere lana erritmoaren, kolektiboaren eta tradizioen zein forma garaikideen arteko topaketaren inguruko ikerketa bizi baten parte da.
Cie Lubat, Forró da Lua, Cie L’Établi, Forró Banzaï, Recifeko inauteria, Naná Vasconcelos, Tambours de Vaour eta Quarteto Olinda taldeekin aritu da lankidetzan.