Joan eduki nagusira
Bulgariar kantua & ahots-sorkuntza

Argibideak

  • Beharrezko mailaMaila guzieri idekia
  • Prezioa150€
  • Prezio apaldua120€
  • Gehienezko ikasle kopurua16 pertsona
Bulgariar kantua & ahots-sorkuntza

Bulgariar kantua & ahots-sorkuntza

Tui Mamaki-rekin
Uzt 20 → Uzt 22 10:00 – 13:00 / 15:00 – 17:00

Argibideak

  • Beharrezko mailaMaila guzieri idekia
  • Prezioa150€
  • Prezio apaldua120€
  • Gehienezko ikasle kopurua16 pertsona

Deskribapena

Erritmo asimetrikoak, oihartzun handituak, apaindura arinak, harmoniko interferentzialak: bulgariar kantuek egitura musikal ederrak, indartsuak eta goxoki disonanteak zabaltzen dituzte.


Arte bisualetatik eta antzerkitik musikara etorria, Tui Mamakik pedagogia bat garatu du, Euskal Herrian, Zeelanda Berrian, India iparraldean eta, bereziki, Bulgarian bizi izan dituen ahots-esperientziez elikatua. Han, gaur egun ere bizirik diren iturri zaharretatik heldu den kantari herrikoien tradizio baten bihotzean murgildu zen.

Egitaraua

Tailerrak bi edo hiru kantu tradizional kontrastatu ikastea proposatuko du, haiek agerian ematen dituzten ahots-teknikekin batera.


Lana ahotsen arteko harremanean, hizkuntzen koloreen nahasketan, soinuaren hedapenean eta harmonikoek sortzen duten anplifikazio naturalean oinarrituko da. Ahots-materia apaindu eta organiko horrek talde-lana malgutzeko eta sorkuntzarako espazioak irekitzeko aukera emanen du.


Gidatutako inprobisazioek, ikerketa libreko uneek eta parte-hartzaileen ahotsekin eginen den sorkuntza-lanak errepertorioaren esplorazioa luzatuko dute.

Tui Mamaki

Tui Mamaki kantaria, musikaria eta pedagogoa da. Arte bisualetatik eta antzerkitik abiatuta, haren ibilbidea Euskal Herrian, Zeelanda Berrian, India iparraldean eta Bulgarian ezagututako ahots-tradizioen bidez aberastu da. Haren irakaskuntza kantuaren transmisio sentikorrean oinarritzen da, oihartzunei, tinbreei, hizkuntzei eta ahotsen arteko harremanei adi.