
RODA DE FORRÓ
AZ
·
23:00
·
ATHARRI - OIHAL-ETXEA
Forró-a Brasilgo Nordesteko musiketarik bat da. Dantzarako sortua bada ere, mahainaren inguruan ere parteka daiteke, « roda de forró » baten gisan: hurbiltasunean, adiskidetasunean, gorputzak eta arimak batera dardararazten dituen alaitasun bero batean.
Hala bururatuko dugu gure supra eta Pedro Soler-i eskainitako gau berezi hau. Forró da Lua taldearen eta haren gonbidatuen doinuak entzun orduko, oin dardaratiak berehala abiatuko dira dantza-zolara.
- Fawzi Berger — zalumba, kantua
- Milena Pastorelli — kantua, akordeoi diatonikoa
- Markus Thiel — akordeoi kromatikoa