15:00 SOLASALDI - ARTISTIKOA

                                                                                         Zabaloan – urririk 

“KANTUAREN BEHARRA” II

“Solasaldiak” festibalaren arima eta haria dira. Ele eta musika momentu bakarrak, noiz publiko eta gonbidatuek elkartzeko, trukatzeko parada duten. Aurten, “kantuaren” eta “kantuaren beharraren” galdera pausatuko ditugu. Zoin dira bere sensu, funtzio… zer den bakotxak harekiko duen erlazioa, zer ergatiten du ? Nola eta zergatik sortu ? Ele, kantu, haritzpeko itzalaren freskura.

Gomitatuak: Danyèl Waro, Laura Etchegoyhen et son ensemble, Martxel Rodriguez…

17:00 CHOC GAZL

           Atharrin – Oihal Etxean

Errobiko Festibala - Itxassou
© Rémi Angeli

CHOC GAZL bikotearen kristalezko soinua edertasun gordin batera doa. Heien musika sinplizitatez bihotz erdiragarri… ixurtzen, headtzen da ilunabarreko aura duten balada eta erritmo xoragarrien artean. Nostalgia, goxo, ez da sekulan urrun. Melodia bakotxetan infiltratzen da eta gitarraren bai eta ere botzaren intentzioak inspirattzen ditu. Horien soiltasunak emozio deskarga eta musikaren indarra indartzen dute. Bateria minimalista eta geldiezin batek osaturik, soinuaren kohesioa biltzen da oihartzun bakar eta dirdiratsu batetan !

Lila Fraysse musikari eta bideo egilea da. Bere kantu argiaren iturria eta melismo zorrotzak Okzitaniako ondarean biltzen ditu, eta bere baitan dituen eragin anitzen bidez oihartzunarazten. Polifonia, tinbroak eta dantzatzeko kantuak sakontzen ditu Cocanha bikotean, eta bateria Berea du egiten, Choc Gazl-en minimalismo trebe batetan.

Nicolas Lafourest gitarrista autodidakta eta hiperaktiboa da. Talde ainitzetan aritzen da : Forêt, The And, Coddiwomple, Cannibales et vahinée, Ostaar Klaké…

Bere gitarra jotzeko modu instiktibo eta bakarrek soinu herrialdeen aniztasuna exploratzeko gaitasuna emaiten diote… melodiko eta hauskor, experimental eta arrabots, beti sensible eta berrizale.

Lila Fraysse, kantu&bateria
Nicolas Lafourest, gitarra elektrikoa

18:30 LAURA ETCHEGOYHEN

                      Atharrin – Oihal Etxean

Errobiko Festibala - Itxassou
©Guillaume Fauveau

Laura Etchegoyhen, kantua
Claire Sophie Dagnan, kantua
Manon Irigoyen, kantua
Alexa Dulin, kantua
Ekhi Lambert, kantua
Vincent Mougel, kantua
Kate Stables, kantua
Louise Thiolon, kantua
Oihan Oliarj-Ines, kantua

Bostgehio polifonia taldean ezagutu ginuen, bai eta ere Frànçois & The Atlas Mountain-en albumetan, edo Cabane proiektu ederran. Laura Etchegoyhen, musikari, kantari, abesbatz zuzendari… proiektu ainitzetan agertzen da ! Rone & Friends en gomitatua, korista Cheveu edo Gaspard Augé (Justice)… Voyou-rekin biran, edo Frànçois & The Atlas Mountain-en taldekide.

Bere proiektu berry eta desberdina maitatu dugu : bere koponsizioak kantuaratzen eta polifonian emaiten ditu, maite dituen kantariz inguraturik !

2021ko azaroan « Festival Nouvelle(s) Scène(s) et la Scène Nationale Le Moulin du Roc »-ek  lau eguneko egonaldi baten egiterat gomitatzen du, la Roussille lantegi ohian, Niort-en. Oihan Oliarj-Ines, Louise thiolon eta Vincent Mougel ek laguntzen dute orduan.

21:30 KONTZERTUAK eta DANTZA ATHARRIN

LYS & Leïla Martial

                         Atharrin  –  Gelan      

Errobiko Festibala - Itxassou

 

KONTZEPTUA, ZUZENDARITZA ETA KOREOGRAFIA
Jon López eta Martxel Rodriguez
INTERPRETAZIOA
Katalin Arana
Laura Lliteras
Marina Fullana

MUSIKA KONPOSIZIOA
Paula Olaz
ARGI DISEINUA
Andoni Mendizabal
JANTZIEN DISEINUA
Iñaki Cobos
JANTZIEN EGITEA ETA ESZENOGRAFIA
Cobos Vestuario Escénico

LESAKA – Cie LED SILHOUETTE

Lys zentzumenen erabileratik abiatzen den bizipen artistikoa da, naturako elementuak, geometria, mugimendua eta arte bisuala erabiltzen dituena ikuslegoaren esperientzia artearen nukleoan jarri asmoz. Argiaren inguruko ikerketa sakonean oinarritzen da, bai elementu eszeniko gisa bai eta itxaropenaren oinarrizko sinbolo gisa ere.

Bizitzen ari garen egoera honetan, argitasun eskasian, publikoa inoiz baino gehiago murgildu nahi dugu bidaia luminiko eta hipnotiko batean, paisai honen parte sentiaraziz, gogoeta sortarariz eta berau ahaldunduz. Lan honek artearen odisea bat ikertu eta elkarbanatzen du, talentu handiko hiru artista elkartzen direlarik indar, futurismo eta besarkada trinitate bat erakiaz.

“Ez ditugu bertze mundu batzuk nahi, ispilu bat nahi dugu”

Andrei Tarkovski

 

Errobiko Festibalarentzat bereziki, bere canta, bertikalitate osoan inprobisatuko du : momentu eder eta bakarraren agiantza!

 

DANYÈL WARO

   Atharrin  –  Gelan

Errobiko Festibala - Itxassou

LA RÉUNION – Maloya

 

Danyel Waro La Réunion ugarteko “blues” Maloyaren tradizo akustikoari fidela egon da, eta haren « heroi » ordezkari onartua da. Musikari eta poeta, kreola kantaarazten du paregabezko emozio batekin. « Neretzat, Maloya hitzarekin hasten da », zehazten digu. « Kadentzia, irudia, erritmoa xekatzen ditut hitzetan. Maloyari esker filosofia kartesianoarekiko urrundu naiz, horrek jujamendu sobera kontzeptualak bait ditu. Maloyak La Réunion ekin berriz lerrokatu, adostu nau…. Jendeekin, gure hizkuntzarekin. »

Luzaz baztertu eta debekatua, 70. Hamarkadan Maloya berbultzatua izan zen mugimendu indepentisteri esker, eta 80. Hamarkadan berpiztua. Danyèl Warok, doihan haundiarekin musika horri bere jatorrizko zentzua berreskurarazi dio, mezu oldartsu, esperantza eta kuraiosa eramanez. Hari esker La Réunioneko biztanle ainitz ohartu dira haien ondare imaterialaren edertasun, aberastasun eta garrantziaz. Kreolez, ugartea estatu frantsesari lotzen dituen dependentzia forma berriak salatzen ditu.

Danyel Warok bere hitzak zizelkatzen ditu kartsuki eta untsa eginak diren gauzen amodioarekin, bere musika tresnak egiten dituenean bezala : kayanm-a, musikatresna laua, caña adar eta lorez konposatua, safrano salbai haziz betea… edo bob-a, soka bat arku baten gainean tinkatua, kalabaza bat oihartzun kutxarekin… eta roulèr-a, bonbo lodi bat, rhum upel eta idi larru batekin egina.

Richard Robert-ek idazten duen bezala (Les Inrockuptibles) : « Bere testoen errabia basatia eta zuhurtzia zorrotzak ezkontzen dira transe forma batean. Transe hori ez da ihes bat, espirituaren eta sentsuen kontrola galtze bat… bainan gorako buruargitasun baten xerkatze bat, mugimendu berean pentsamentua, hitza eta jestua biltzen dituenak. ».

Betiko bihurri insumitoa, Danyèl Waok bere “batarsité”-a goresten du, bere musika zati ezagunenetariko baten izenburua delarik (1987). Ez xuri, ez beltz, Réunionatarra « tortiyé kaf yab malbar »-a da (beltz xuri indiano nahasia) : bere jatorriaren xerkatzea itsua baldin bada, nahasketa guzi horien batzeak bere indarra egiten du.

EGITARAUA EGUNEZ EGUN

Aintzin festibala : uztaila, ostirala 15larunbata 16

Festibala : uztaila, osteguna 21ostirala 22larunbata 23ingandea 24

EGITARAU OSOA TELEKARGATU HEMEN