17:00 ELIZALDIAN, ESTRENALDIA

                                                                                        Sanokin euria egiten badu

SOLASALDI ARTISTIKOA :

“KANTUAREN BEHARRA” I

“Solasaldiak” festibalaren arima eta haria dira. Ele eta musika momentu bakarrak, noiz publiko eta gonbidatuek elkartzeko, trukatzeko parada duten. Aurten, “kantuaren” eta “kantuaren beharraren” galdera pausatuko ditugu. Zoin dira bere sensu, funtzio… zer den bakotxak harekiko duen erlazioa, zer ergatiten du ? Nola eta zergatik sortu ? Ele, kantu, festibalaren hasieraren lehia.

Gomitatuak: Julen Achiary, A Filetta, Leïla Martial, Kyekyeku…

 

19:00 afari, talo, ostatu, musika...
                                                                                               Atharrin

21:30 KONTZERTUAK ATHARRIN

A Filetta

                   Atharrin – Gelan

Errobiko Festibala - Itxassou
© Armand Luciani

KORSIKA – polifoniak

 

A Filettaren musika zeharkatze bat da… Erraiten ahal ginuke ahoz ahozko tradizio jatorria duen botz proposizio polifoniko garaikide zorrotz eta ausarta dela.

1978-an, gazte batzu (batzuentzat nerabe, hiltzen ari zen ahozko ondare baten salbatzeko borrokan zirenak) bidean jarri ziren… Eta ibilbide hori luzea izanen zen, batzutan bihurgunez beterik, bainan deskubripen eta ezagutza paregabez markaturik. Kantariek onartzen dute gainera « topaketa » haien ADN musikalan sakona dutela.

Horrek du seguraski esplikaten ez dutela bidai hori haien sustraien mugetan kokatzen. Laster, besteeri ideki ziren, ondoriotasunean errezibituriko tradizio baten itsashegiek bultzaturik. Beste lurralde, beste alor, beste artista (interpreta, sortzaile, koregrafo…)

Gaur egungo botz-sextetiaren errepertorioa ibilbide horren lekuko fidela da : jatorriz mendezko ahoz ahozko kulturan hasitako mugimendua marrazten du, eta idazkera lotsagabe baten bihurguneetan goraki kantatua, arbasoen obligazioetaz askaturik. Kantu sakratu eta eragin ainitzeko kantu profanoak batzen dituzte, bai eta ere bruno Coulai-ren filmen musikak, Sidi Larbi Cherkaouiren koregrafientzat egindako konposizioak, trajeria antiko baten koruaren zatiak, edo Saint-denis-ko festibalak galdetutako requiem baten piezak.

Haien musika dudarik gabe nortasun hetsidura baztertzen duen mundua ikusteko molde baten zerbitzuan da. René Char-en aforismo horrek laburbiltzen ahal luke : “Uzta zohardienak existitzen ez den lur batetan ereinduak dira ; esker ona kanporatzen dute, eta udaberriari baizik zor diote”.

Jean-Claude Acquaviva – Seconda 
François Aragni – Seconda/Bassu 
Jean-Do Bianco – Seconda 
Petr’Antò Casta – Seconda/Bassu 
Paul Giansily – Terza
Maxime Vuillamier – Bassu

Leïla Martial BAA BOX

                                                                Atharrin – gelan

Errobiko Festibala - Itxassou

Botz-eszena frantsesaren errebelazioa, Leïla Martial lilura bat da !

Bere bi lagun multi-instrumentistek lagundurik, norabide anitzeko musika baten hizkuntzak jokatzen ditu, groovean oinarritua, eta inprobisaketan freskura hartzen duena. Académie du Jazz eta Victoires du Jazz 2022 (botz artista) saritu dute berriki.

« Baa Box » hiru buruko animalia da, nun kide bakotxak bere nortasuna gordinki eraikitzen duen, paregabezko talde sinergia batetan : Leïla Martial, bokalizazio hunkigarri eta akrobatikodun  kantaria, Pierre Tereygeol gitarista margolari inspiratu eta birtuosoa, eta Eric Perez, perkusiolari eta botz-basista harrigarria.

Haien lehen diskoa, « Baabel », 2016an argitaratua, rock eta melodia akzentuzko epopeia bat zen, « arrabots-ismo » ertzak zituenak.

Bigarren opus horrekin, beste bide bat zabalzten dute “posibilitateen bidekurutzean”. Explorazioa eta aintzineyik erabakitako forma eta errolen aldaketa beti eraginkor dute, bainan sinplisitate bilaketa bat gehitzen diote. Epure horrek “soinu humanism” batera eramaiten ditu, jatorrizko lur irudikatu batera, nun gorputza (botza) edateko iturri bakarra litaiken.

Betidanik pygmée, unuit, tzigano eta botz posibilitateak haratago eramaiten dituzten teknikek Leïla Martial inspiratzen dute. Bere bi lagunak bide akustikoago eta kosmopolitanoetara bultzaten ditu, nun ausartzia, humorea eta egiazkoa gogoarekin jokatzen diren, gure bozkario haundienarentzat!

Leïla Martial : botza, glockenspiel, senza
Eric Perez : botza, gitarra, perkusioak
Pierre Tereygeol : botza, gitarra
Bapstiste Chevalier Duflot : soinua

23:59 DANTZALDI - AH! KWANTOU  
                                                                                                    Atharrin - Oihal etxean

Errobiko Festibala - Itxassou

GHANA – Highlife

 

Ah ! Kwantou dantzatzeko gomita bat da. Bere musikaren  sua eta oldartsutasuna trantsean ditu iturri, musika folk afrikar, blues eta karibearren artean. Zazpikote instintibo eta alaitsu hori eskuzabaltasunez ermaiten dute Kykyekuren gitar eta botzak. Hura, musikari eta sortzaile dohaintsua Ghanako Accra hiritik jiten da.

______________________

Kyekyeku : Gitarra / Kantua

Fabien Durou : Tronpeta
Jean Vernheres : Saxofoi Baritonoa
Paul Vernheres : Gitarra / Koruak
Thierry Faroppa : Perkusioak
Kevin Bucket : Baxua / Koruak
Fred Faure : Bateria / Koruak

 

 « Publikoak dantzatzen du, artistek ere… hastapenetik bukaeraraino, energia, teknika, dohaina erakutsia zaigu (…) Ah ! Kwantouk onda ongarriz gainditzen gaintu, eta gu ezin aseturik ginen ! »

EGITARAUA EGUNEZ EGUN

Aintzin festibala : uztaila, ostirala 15larunbata 16

Festibala : uztaila, osteguna 21ostirala 22larunbata 23ingandea 24

EGITARAU OSOA TELEKARGATU HEMEN