NU-FLAMENCO - PALOMA PRADAL

photo Paloma Pradal

EGITARAUA uztailaren 15 > 17 

NU FLAMENCO-a Paloma Pradalek asmaturiko gorputz-hizkuntza bat da.

Flamenco-a eta hip-hop-aren artean. Ikasiko duzue “hiztegi” berri horrekin mugitzen eta gorputzarekin elkarrizketan sartzen.

Bai eta ere, gorpurtzarekin ber-konektatzeko aukera, erritmoa eta flamenco teknikaren bitartez.

Espazioa ber-jabetzeko, laxatzeko lurrean joz, tradizioaren kateetatik haratago joaiteko, modernitate ttantta zonbaitekin.

“Palmas” joko, “cuerpo” teknika eta oin-teknikak laguntzaile, Palomak une intentso bat biziaraziko dautzu, zoinean dantzatuz askatzea lehentasuna den.

 

A BAILAR!

Harrera: posible igandetik (07/14), 18:30 etatik goiti

Partitzea (ez bazira Festibalean egoiten): ostegunean (07/18) gosariaren ondotik.

Egutegia/ordutegia : astelehenetik (07/15) asteazkenerat (07/17), 15:00 etatik 17:00 etarat, eta 18:00 etatik 20:00 etarat. Ordu horiek aldakorrak dira taldearen energiaren arabera. 

ARGIBIDEAK – festibalak apairuak sukaldatzen ahal ditu (prezio apalean).

Prezioa: 150€ / apaldua 120€ (ikasle eta lan sari ttipientzat). Apairuak ez dira barne. 

Izen emaitea : 50€ ko erresa galdetua da izen emaitearen baieztatzeko.  

Kontaktua : ezkandrai@gmail.com (izen emaite, info…) 

Ikasleak 15 izanen dira gehienik.

+ NU-FLAMENCO tailerra uztailaren 18an ostegunez 10:00 > 12:00

Festibala hasi aintzin, deneri idekia!

Prezioa : 25€

EGITARAUA EGUNEZ EGUN

 uztaila, osteguna 18 – ostirala 19 – larunbata 20 – igandea 21

EGITARAU OSOA TELEKARGATU HEMEN

Facebook Gertakaria hemen