15:00 SOLASALDI - ARTISTIKOA

                                                                                          Zabaloan – urririk                                                                                                                                   

“KANTUAREN BEHARRA” III

“Solasaldiak” festibalaren arima eta haria dira. Ele eta musika momentu bakarrak, noiz publiko eta gonbidatuek elkartzeko, trukatzeko parada duten. Aurten, “kantuaren” eta “kantuaren beharraren” galdera pausatuko ditugu. Zoin dira bere sensu, funtzio… zer den bakotxak harekiko duen erlazioa, zer ergatiten du ? Nola eta zergatik sortu ? Ele, kantu, haritzpeko itzalaren freskura.

Gomitatuak : Lila Fraysse eta Caroline Dufau (Cocanha), Rébecca M’Boungou, Beñat Achiary, Ekhi Lambert, Bòsc, LurOdei…

16:53 LurOdei & Ekhi Lambert 
                                                                     Atharrin  -  Oihal etxean

ELKARTZE

Manon Irigoyen/Maylis Raynal eta Ekhi Lambert/Yoan Aroztegui Errobiko Festibalarentzat bereziki elkartuko dira. Momentu magikoak jalgituko direla segur, errepertorio partekatze, inprobisaketa, bestearen behatze, nahasten diren botzen sorpresen artean. Experimentazio gomita bat, denek goaitazen dugun momentu berezia.

Errobiko Festibala - Itxassou

LurOdei, bi botz, zeru eta lurraren artean, sortze-airatze eta sustrai elikagarrien artean. Bere inspirazioa euskal kantu tradizionaletan sustraituz, bikoteak  magiaz eta soinu elektrikoetaz osaturiko bere unibertso musikalerat eramaiten ditu, eta gu horiekin batera !

Maylis Raynal eta Manon Irigoyen kantari eta musikariak dira. Konposizio eta kantu tradizionalak nahasten dituen bikotearen sortzaileak. Kantatzen dute gehien bat, baina ttunttun bilakatzen den txelo eta sintetisadore bereziak erabiltzen dituzte ere. Amodioz, askatasunez, naturaz… mintzo dira, ber betan ainguratu eta mugigarri diren instrumentazio eta kantuen bidez, haien sorlekuaren itxuran. Txoriz beteko lurralde zabala, mendien eta itsasoaren artean. Haien maneran goretsi nahi dute, orainak eta ondareak inspiratzen dieten moldaketeri esker, ondare imateriala den kantu tradizional eta polifoniaz beterik.

Ekhi Lambert Irulegiko kantari-gitarrista da, bai eta ere musika sortzailea. Gitarra ttipitan ikasirik, musika talde ezberdinetan jotzen du gaur egun, aire herrikoiak musika garaikideer lotuz. Moldaketak egiten ditu, izan beste artistentzat, orkestra ttikientzat edota dantza taldeentzat.  À ses côtés, Yoan Aroztegui Gixuneko perkusionista, bateria cole eta pianista da. Estetika desberdinetako taldeetan bildu esperientziari esker, interpretatzaile fina bai eta gaitasun handiko inprobisatzailea ere bada. 

Biek  sorkuntzak eta kantu herrikoiak uztartuz, euskal kantagintzaren ikuspegi propioa eskaintzen digute, atmosfera bereziak zorroztuz, intentzioak harraptuz eta soinu, tinbreak margotuz…

Errobiko Festibala - Itxassou

18:30 BÒSC
                           Atharrin  -  Oihal etxean

Errobiko Festibala - Itxassou

Aval-aval, « handik han », ez hain urrun, ez sobera hurbil den espazio hori da. Hautatua, bizitua, irudikatu edo fantasmatua. Gizakia ez dela hain aldatu erraiten duen oihanaren blues-a da. Bazterren soinu eta kontakizun horiek harrapatzen eta tolesten gaituzte, gure basamortuen bihotzean.

 

Bòsc lurralde baten eta bere hegi, kantu, hizkuntz tenperamendu erritmo berezien arteko elgarretaratzearen fruitua da. Gau beilaren denbora hartzen du bostkotearen kontzertuak,  tinbroen kontakizunak, botz biluziak, pleinu eta negar kantuen indar bereziak behatuz, musika eta isiltasunaren artean. Batzutan, masa, bibrazioa, soinu luze matalasa, parketa desiragarri sabelaren barrena dantzatua.

Musika tradizionaletan sustraiturik, Bòsc-en bost musikariek « Massif Central »-eko kantuen interpretazio bat proposatzen dute, dituzten musika garaikide, boroko edota kondairen praktikak buruz buru ezarriz.

Lisa Langlois-Garrigue : kantu, bourdoi
Marthe Tourret : kantu, arrabita
Noëllie Nioulou : kantu, biola gamba, arrabita
Mathilde Spini : kantu, kornemusa (cabrette, boha, “16 pouces”)
Elisa Trebouville : kantu, banjo, fifre

 

21:30 ATHARRIN KONTZERTUAK

"UN POÈTE à NEW YORK"
                                                                           Atharrin  -  Gelan

Errobiko Festibala - Itxassou
©Quentin MOSKOWICZ

Beñat Achiary kantari-inprobisatzaileak, bere konplizak dituen Michel Queuille, Nicolas Nageotte, Julen Achiary, Jordi Cassagne eta Pedro Soler -ek lagundurik, botz eta musikaratzen dituzte Federica Garcia Lorca-ren olerkiak, « Poeta bat New York-en ».

1929an, amodio pena baten ondorioz, Lorca Estatu Batuetara iristen da. Burtsa lehertzearen denboran, poetak New York deskubritzen du, zikin eta suntsiturik, nun kaosa, miseria eta opresioa diren errege. Ikusten duenaz asaldaturik, bere olerki bilduma ilunetariko bat idatziko du. Zibilizazio modernoaren gogortasun bortitzenaren eta desolamenduaren parean, bere haserre eta higuindura oihukatuko ditu, surealismoaz inspiraturik.

Beñat Achiaryk eta bere kintetoak oldartze hori eta Lorca-ren bertsoen indarra kantatzen, errepikatzen, bizitzen dituzte, sonoritate intentso eta bibragarrietan… Jazza flamencoa, Euskal herriko musika tradizionala deituz.

Beñat Achiary, kantua
Pedro Soler, gitarra
Nicolas Nageotte, saxofoia, duduk, klarineta
Jordi Cassagne, kontrabaxua
Michel Queuille, pianoa
Julen Achiary, bateria, kantua

COCANHA
                          Atharrin  -  Gelan

Errobiko Festibala - Itxassou
©Amic Bedel

Bi botz berezi nahasten dira polifia hipnotiko batetan, ttunttunen esku eta oinen taupadez lagundurik. Parez pare indartsu batetan, bi musikariek haien botz-pertsonalitate osagarriak partekatzen dituzte, hamar urteko konplizitate artistikoak lotzen dituelarik.

Cocanhak minimalismoa lantzen du, soinu akustiko baten zintzotasuna… anplifikaturiko perkusioz sustengaturik, gorputzak dantzan murgilduz. Okzitaniera haien joko terrenoa da tenpenremendu eta sonoritate bereziak exploratzeko.

Cocanhak errepertorio okzitandar tradizionala ikertzen du, artxiboak mugimenduan emanez ahoz ahozkoaren harian berkokatzeko. Hitz batzu berriz idatziak dira, beste batzu asmatuak, irudimen amankomun batetik jalgituak. Kantuen pertsonaiek haien gutiziadun indarra berreskuratzen eta goraki kantatzen dute.

Iragan kolonialista oraindik sakonean duen estatu frantses zentralista batetan, nun akzentuak formatatzen eta herrialdetako hizkuntzak ixilduak diren, Cocanhak Okzitanieraz kantatzea hautatzen du.

Lila Fraysse, kantu eta perkusio
Caroline Dufau, kantu eta perkusio

23:59 CIRCLE SONG erraldoia

                                                             Atharrin  – Oihal etxean

Errobiko Festibala - Itxassou

Animaleko CIRCLE SONG-a, kantu experientzia kolektibo bakarrarentzat… Botzen dantzaldia.

Rebecca M’Boungou kantari, autore, sortzaile eta bideasta da. Jatorrik Kongotiar eta haurtzarotik kultura hortan murgilduta… hamazazpi urtetan hasten da kongoko dantzen erakasten.

2014-an, Kolinga taldea sortzen du kantari gixa, eta horren bidez Europan zehar ibiliko oholtza eta eszena ederrenetarikoetan…

Emendatzen den publiko bat bere konposaketa eta idazki sensibleak bereganatzen ditu. Barneko bizi aberats bat kondatzen dute. Sensibilitate horrek Gaël Faye artista eta idazlea hunkituko du, eta elgarrekin lan eginen dute, adibidez 2018-an Olympiaren oholtza partekatuz. Geroztik, Rebeccak beste taldeekin lan egiten du ere : Old School Funky Family, Polylogue From Sila… eta dantza ikastaro bai eta eta circle songs ak animatu, gaztetxoekin idazkera tailer pedagogikoak eraman… eta berriki, Kolingaren azken albuma konposatu eta idatzi du, Legacy. Egiazko desmartxa artistiko baten sakonerak exploratzen ditu.

« Circle Song-a, taldeko kantu baten printzipioa da, sinplea eta zaharra. Kantari talde bat zirkuluan emaiten da eta kantu zatitxo basikoak kantatzen hasten da, eragin mugarik gabe. »

Rebeccak, poliritmoetaz eta polifonietaz maitemindurik, musikaren esentziari hurbilaraziko gaitu, munduko tradizio askotan bizitua den bezala : ulergarria, denek eta denentzako egina, parte hargarria, gorputzan sustraitua, unibertsala.

Sorkuntzaren oinarri zirkulua denez, gure baitan eta gure artean biziko den energiaren sentitzearen bozkarioa experimentatuko dugu, bai eta ere bakotxa bere leku egokian denean jalgitzen den harmonia. Zirkulu hortan, bakotxa bakar eta era baliagarri da, bakotxak obra orokorra eraikitzen duelako. Trantse eztiak, emeki emeki, mentalaren urduzitasunaz urruntzen gaitu, eta hara ! Hemen gira, hor eta orain…

Experientzia hain xoragarria festibalaren azken gaua hasteko… ondotik, jam, dantza, dantzaldi, partekatze… ilargi xenderan.

EGITARAUA EGUNEZ EGUN

Aintzin festibala : uztaila, ostirala 15larunbata 16

Festibala : uztaila, osteguna 21ostirala 22larunbata 23ingandea 24

EGITARAU OSOA TELEKARGATU HEMEN