ERROBIKO FESTIBALA 2022 ITSASUN

EDITO... "KANTUAREN BEHARRA"

« Zeru goiko izarrek, zelaietako loreek, ba ote dute maite, zu eta nire arteko, kantuaren beharrik ? »


           JA Artze

 

Kantua eta botza betidanik garrantzitsuak izan dira Errobiko Festibalan. Aurten, haatik, festibalaren bihotz bihotzean kokatzen ditugu, eta gaia lau haizetara eta Errobi ibarratik haratago hedatzen den galdera bat bezala pausatzen dugu.

Itsasuko ezinago eder den ohantzean, arroil, mendi, zuhaitz eta arimetan mila kantuen oihartzunak biziko dira !

Denetan munduan, izakiek kantzaten dute. Heien artean, batzuek – gizakiek barne – arte bat bilakaarazten dute edota funtzio bat lotzen. Bakarka, bikotean, polifonian, a capella, tresnez lagunduta praktikatua… sendatzeko, pesta, maita, nigar egiteko praktikatua… Profano, sakratu, liturgikoa izaiten ahal da… mugabezko ñabarduretan sentimenduen aniztasuna adierazten ahal du. Eta hori, gizakien « expresio artistiko » sinple eta zuzenena izan arren ! Beti, lotura bat sortzen du, zuzenki.

Aurten ere, artista paregabe eta harrigarriek gure gomitari baietz erantzun daukute, Itsasurat jiteko eta kantatzeko. Edertasun eta trukaketa momentu horien eraikitzeaz uros eta harro gira. Egun batzuen denboran, haiek, haien lurraldetan etan haien lurraldetarik sortzen dutenek, haien hizkuntzak biziarazten dituztenek, haien rizomoak guregana hedatuko dituzte. Hunarat, haritzen sustraietarat. Hitza hitz, elkartze, kontzertu ahantzezinak, suzko dantzaldi, baleto hiptnotiko, solasaldi liluragarri eta kartsuak gertatuko dira. Hortaz lehian egoiten gira, loriatzeko prest !

 

Errobiko Festibalaren edizio hori botz eta kantari guzieri eskaintzen diegu!

Hitzordua Itsasun, Ongi etorri deneri !

 

Ezkandraien ordezkari, Julen Achiary, festibalaren zuzendari artistikoa

EGITARAUA EGUNEZ EGUN

Aintzin festibala : uztaila, ostirala 15larunbata 16

Festibala : uztaila, osteguna 21ostirala 22larunbata 23ingandea 24

EGITARAU OSOA TELEKARGATU HEMEN

AUZAPEZAREN HITZA

Beste behin kantu eta musiken oihartzunak altxatuko dira gure Atharriko atalaiatik, herritar eta bisitari guzien zorionerako.

Kantuari emanen zaio aurtengoan argirik gehiena Errobiko Festibalean. Kantuari bere hitzekin eta bere mezuekin. Kantuari bere melodia eta xaramelarekin. Kantuari haur, emazte eta gizonen arnas eta abotsekin.

Itsasu Elizaldeko anderearen eta Mulieneko premuaren maitasun kanta zaharra herriko plazan abestu da aurten.

Aurreskua eskaini zaio 2022 ko udaberri huntan ezkondu den herritar bikoteari, ezkonberrien lagunen abots kantariak zirela bakarrik musikari.

Kantatzeko elkartzen dira itsasuarrak ostatuetan, gozatzeko abots elkartuen indarra eta abots ezberdinen altximia.

Kantu bat gara herri hau Jon Maiak deraukunaz, bere auhen garrasi eta atsegin intziri guziekin.

Kantatzen duen Euskal Herriari biziraupen luzea.

Errobiko Festibalak munduari irrintzi ozena.

                                                                                                                                                                                     Mikel Hiribarren

ESKERRAK...

Ezkandraien transizio urtea dugularik, bihotzetik eskertzen ditugu Errobiko Festibalaren 26. edizio horren gauzatzen lagundu gaituzten guziak, bai eta ere gure kide historikoak, urtez urte abentura hori sortu eta segitu dutenak.

Haien barne, diru languntzak berritu dituzten erakunde publiko eta pribatuak, Kontseilu Orokorra, Akitania Berriko Herrialde Kontseilua, DRAC- a bai eta ere Euskal Kultur Erakundea, EHE,  eta Malandain Ballet Biarritz-a.

Urtero bezala, esker beroenak Itsasuko Herriko Etxeari bere sustengu eta laguntzagatik gure alboan, gomitari erantzun dioten artista liluragarriak, eta festibalari bizi emaiteko hainbat denbora eman duten laguntzaile eta teknikarieri.

Milesker deneri !

Errobiko Festibala - Itxassou
Errobiko Festibala - Itxassou
Errobiko Festibala - Itxassou
Errobiko Festibala - Itxassou
Errobiko Festibala - Itxassou
Errobiko Festibala - Itxassou
Errobiko Festibala - Itxassou
Errobiko Festibala - Itxassou